Edukira joan

Brotxatzeko makina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mataderak mekanizatzeko brotxa.
Cardan akoplamendua, brotxatutako zuloarekin.

Brotxatzeko makina zirrikituak mekanizatu ahal izateko diseinatu eta eraikitako makina-tresna edo makina-erreminta bat da. Mekanizazioa egiteko brotxak erabiltzen ditu, ertz anitz progresiboko ebaketa tresnak.

Brotxa baten funtzionamendu-printzipioa gubil progresibo baten antzekoa da, non aurrera egin ahala gubil berri bat funtzionatzen hasten den, brotxak dituen adina pauso eraginez.

Tresna horren diseinuari esker, erremintaren aitzinapenean, hortz bakoitzak 0,05 milimetro inguruko material pixka bat mozten du. Beraz, brotxaren luzera moztu beharreko material kopuruak mugatzen du.

Brotxatzeko makinak abiadura-kaxetan muntatzen diren engranaje asko dituzten zulo ildaskatuak egiteko erabiltzen dira, abiadura-aldaketa bat egitean mugitu ahal izateko.

Makina horiek polea eta engranaje finko askotako mataderak mekanizatzeko ere erabiltzen dira.

Brotxatutako pieza baten adibidea. Hemen brotxaketaren profila ardatz ildazkatu bat da.

Brotxa oso tresna garestia eta delikatua da, eta horregatik daude tamaina normalizatuko mataderak eta ardatz ildaskatu normalizatuak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekin, brotxatzeko eta ijezketarako makinak eta erremintak diseinatu eta ekoizten duen Zornotzako enpresa.