Calderondar, Salazartar eta Saltzedotarren dorretxea
Calderondar, Salazartar eta Saltzedotarren dorretxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Araba |
Koordenatuak | 42°49′29″N 3°06′42″W / 42.82472°N 3.11167°W |
Arkitektura | |
Calderondar, Salazartar eta Saltzedotarren dorretxea Arabako Gaubea udalerriko Nograro herrian kokatzen den dorretxea da. XIV. mendearen amaiera eta XV. mendearen hasiera artean eraiki zen.
Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorretxea gainontzeko herritik zeozer bananduago dago. Dorretxea eraikin multzo handiago baten zati da. Dorretxearen iparralde, ekialde eta hegoaldea gezilehioz inguraturik du. Soilik iparraldea dirudi duintasun batez mantentzen dela, bertan barneralderako sarbidea dagoelarik. Bere lau aurpegiak, almenadun errematearen hondakinak, matakanak nahiz zaintza-etxeak oraindik kontserbatzen ditu. Hormetan gezilehioak, saietera, puntadun arkuzko kofadurak ditu, eta solairu nagusian arku konopiala ere badu.
Gotorlekua babesten zuten hormen hondakinak ere badaude eta ziurrenik XVI. mendeko Donejakueren omenezko otoiztegi bat ere badago.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Salazar jauregia (Erriberabeitia).
- Salazartarren jauregia (Haro).
- Salazartarren jauregia (Muskiz).
- Salazar dorrea. Portugalete.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |