Carmen Gisasola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Gisasola
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1959ko otsailaren 16a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Langraiz bidea

Carmen Gisasola Solozabal (Markina-Xemein, Bizkaia, 1958ko otsailaren 16a) Euskadi Ta Askatasuna erakundeko kide ohia eta idazlea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztea zela ETAn sartu zen, Espainiako trantsizioaren garaian. Denbora gutxira klandestinitatera pasa zen, eta ETA erakundearen barruan ardura postuak bete zituen. 1990 urtean Frantzian atxilotu zuten, eta hainbat hilketa egin izana egotzita kartzelatu zuten.

1998 urtean, kartzelan zela, ETAk erakundetik kaleratu zuen, erakundearen jardunaren kritika egiteagatik.

2008an, presoak gizarteratzearren Espainiako Gobernuak abiarazitako Langraiz bidea deiturikoan sartu zen lehen kideetakoa izan zen.[1] Kolektibo horretako aurpegi ezaguna izan zen.

2014an irten zen kartzelatik, 24 urte preso eman ondoren.[2]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 urtean, Gaur Zortzi izenburuko eleberria kaleratu zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Presoen auzian pauso sendoagoak behar dira'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  2. (Gaztelaniaz) Aizpeolea, Luis R.. (2015-11-02). «Carmen Gisasola: “Siento no poder reparar lo irreparable”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  3. Gisasola, Carmen.. (2012). Gaur zortzi. (1. argit. argitaraldia) Alberdania ISBN 978-84-9868-371-4. PMC 863220156. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).