Carpanta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carpanta
Jatorria
Sortzailea(k)José Escobar
Sorrera-urtea1947
ArgitaletxeaEditorial Bruguera eta Ediciones B
Ezaugarriak

Carpanta gaztelaniazko komiki sorta da, Jose Escobar bartzelonarrak 1947an sortutakoa eta "Pulgarcito" aldizkarian lehenengo aldiz argitaratua.

"Carpanta" hitzak gaztelaniaz "izugarrizko gosea" esan nahi du, eta horixe da protagonistaren izena, etxerik gabekoa eta janaria lortzeko sekulakoak eta bi egin behar zituena. Izan ere, egileak Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan milaka pertsonak pairatutako gosetea irudikatu nahi izan zuen, Frankismoarekin arazoak edukiz ("En la España de Franco nadie pasa hambre" erregimenaren bertsio ofiziala baitzen).

Sortaren beste pertsonaia nagusia "Protasio" zen, Carapantaren lagun loditsua, gosea berdintzeko arazoak ez zituena.

Euskaraz 1960ko hamarkadan argitaratu ziren haien istorioak, Pan-pin aldizkarian Jangoluke Albaluke izenarekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.