Cecil Dorrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecil Dorrian

Bizitza
Jaiotza1882ko irailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1926ko abuztuaren 18a (43 urte)
Jarduerak

Cecil Inslee Dorrian Estatu Batuetako Espedizio Indarrek Lehen Mundu Gerran gerra-korrespontsal gisa egiaztatu zituzten hemezortzi emakumeetako bat izan zen. Frantzia eta Ingalaterrako gerrari buruz idatzi zuen, 1914tik aurrera, Newark Evening News egunkarirako, eta askotan bere lana lehenengo orrialdean agertzen zen.[1][2] Dorrian 1926an hil zenean, Newark Evening News-en lehen orrialdeko artikulu batek aldarrikatu zuen “Estatu Batuetako emakumeen gerrako lehen korrespontsal egiaztatua bezela Frantziako borroka-frontera 1918an iritsi zena”.[3]

Dorrian 1882ko irailaren 20an jaio zen Troyn, New Yorken, bere gurasoak Joseph eta Marie Dorrian ziren.[4][5] Aita Edward Westonen[6] idazkaria zen. Dorrian Barnard Collegera joan zen eta 1905ean graduatu zen. Barnard urtekarietan ikusten da nola Dorrianek, dantza- eta antzerki-batzordeetan, saskibaloian, kazetaritzan eta pingpongean parte hartzen du. 1907an, Ladies' Home Companion-ekin [7] lan egitea onartu zuen. Handik denbora batera, New York Tribunerako kritika dramatiko gisa lan egin zuen, baita beste pieza batzuk idazten ere.[8] 1912tik 1914ra, Dorrian antzerki-kritikari eta Oscar Morosco Theater Companyren Europako ordezkari gisa idatzi zuen New York Tribunerako.[9]

Gerrako korrespontsal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrian 1914an hasi zen idazten Newark Evening News gerrako korrespontsal gisa.[9] Frantzia eta Ingalaterrako gerrari buruz idatzi zuen, 1914tik aurrera, Newark Evening News - erako, eta bere artikuluak sarritan lehenengo orrian agertzen ziren. Dorrian 1926an hil zenean, Newark Evening News-en lehen orrialdeko artikulu batek adierazi zuen “Estatu Batuetako emakumeen gerrako lehen korrespontsal egiaztatua izan zela eta Frantziako borroka-frontera 1918an iritsi zena”. 1918ko urrian, bera eta gerrako beste bi emakume korrespontsal Kanpo Harremanetarako Ministerioko Prentsa Sailarekin borroka-frontea bisita egiten ari ziren bitartean, haren gida esku-granada batek hil zuen.[10][11] 78. Dibisioarekin joan zen lehen hilaretara, eta "lehen eskuko laburpen bat" bidali zuen.

Arthur Hartzell kapitainak Dorriani buruz idatzi zuen: "Miss...Dorianek askoz argiago idazten du armadaren eragiketei buruz beste edozein emakume korrespontsalek baino, haren idazketa ikuspuntu militarretik begiratuz gero”. Newark News-erako artikuluak, sarritan, astero izaten ziren, eta askotan lehenengo orrialde .

Dramaturgoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrian-ek idatzi zuen "The Age of Reason -- a Divorce Problem Play for Modern Children" (Arrazoiaren aroa: dibortzio-arazoa haur modernoentzat) lana.[12] 1915etik 1916ra Broadwayen antzestu zen eta Vanity Fair-en argitaratu zen 1916ko uztailean.[13] Gero, AEBtik antzestu zan eta Los Angeles Times-ek "dibortzioari buruzko satira distiratsua" deitu zion.[14]

Ondorengo lana eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorrianek hainbat artikulu idatzi zituen nazioarteko estaldura zabala ematen Newark Evening News -erako, 1920eko hamarkadaren erdialdean. 1926ko abuztuaren 18an pneumoniaz hil zen, Baltimore, Md.-tik gertu egoan erietxe batean. ama ondoan zuela.[15][16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Edy, Carolyn. (2019). «Trust but Verify: Myths and Misinformation in the History of Women War Correspondents» American Journalism 36 (2): 242–251.  doi:10.1080/08821127.2019.1602420..
  2. ISBN 978-1-4985-3927-2..
  3. «"Death Comes to Cecil I. Dorrian: News's European Correspondent Saw Thrilling Events in Great War"» Newark Evening News August 17, 1918.
  4. «U.S. Passport Applications» www.ancestry.com.
  5. (Ingelesez) «26 Aug 1926, 4 - The San Francisco Examiner at Newspapers.com» Newspapers.com.
  6. «Cecil I Dorrian Dies» Times Union: 30. 1926-08-19.
  7. «Personal» Barnard Bulletin: 1. 1907-09-25.
  8. (Ingelesez) «12 Feb 1910, 10 - Sioux City Journal at Newspapers.com» Newspapers.com.
  9. a b «Inventory of the Cecil Dorrian papers» oac.cdlib.org.
  10. «Death Comes to Cecil I. Dorrian: News's European Correspondent Saw Thrilling Events in Great War» Newark Evening News August 17, 1918.
  11. «Woman Killed by Grenade» Democrat and Chronicle: 4. 1918-10-22.
  12. (Ingelesez) Dorrian, Cecil I.. «THE AGE OF REASON | Vanity Fair | July 1916» Vanity Fair | The Complete Archive.
  13. «The Age of Reason» Internet Broadway Database.
  14. (Ingelesez) «25 Jan 1917, 6 - Los Angeles Evening Express at Newspapers.com» Newspapers.com.
  15. «Miss C I Dorrian Dies» Trenton Times 1926-08-19.
  16. «Cecil I Dorrian Dies» Times Union: 30. 1926-08-19.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]