Edukira joan

Chawan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chawan
wan (en) Itzuli, Japanese teaware (en) Itzuli eta tea bowl (en) Itzuli
Chawan ontzia eta tea prestatzeko tresna osagarriak.

Chawan (茶碗, literalki txineraz "te-katilua") tea prestatu eta edateko ontzia da. Ekialdeko Asiako te-zeremonietan chawan mota desberdinak erabiltzen dira, katiluaz gain tresna gehigarriak ere erabiliz[1].

Chawan katiluak Txinan sortu ziren. Japoniako zaharrenak Txinatik inportatuak izan ziren XIII. eta XVI. mendeen artean.

Jian motako chawan delakoa, Japoniako Tenmoku izenez ezagina, tearen zeremonia japoniarrerako te-katilu gogokoena izan zen XVI. mendera arte[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Jian ware | Chinese stoneware | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]