Edukira joan

Chaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chacero edo pilotariak jokatzen Puerres herrian, Kolonbian.

Chaza jokoa[1] edo pelota nacional delakoa,[2] Ekuadorko eta Kolonbiako pilota kirol bat da.

Adituen arabera, garai prekolonbinoko herri amerindiarren ohituretan du jatorria kirolak. Gaur egunean batez ere praktikatzen da Nariño eskualdean Kolonbian, eta baita Ekuadorren, non kirol nazional gisa ere ezagutzen duten[2].

Jokoaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bombo izeneko erraketa edo pala, chazan jokatzeko tresna.

Euskal pilotaren ikuspegitik ikusita, luzeko pilota jokoen saldokoa da chaza, Euskal Herriko bote luzearen antzekoa, laukiluze formako eremu batean aritzen dira bi talde, hormarik gabe[3].

Launako taldeen artean jokatzen da, eta helburua da pilota alderik alde jaurtitzea, talde baten eremutik kontrarioaren eremura (hor punpa egin behar du pilotak), eta kontrakoek erantzuterik tantoa lortzen da. Boleibolean bezala, jokalariek posizioak aldatu behar dituzte jokalditik jokaldira, eta eremuaren alde bakoitzean marrak daude jokalari bakoitzaren posizioa markatzeko.

Jokorako pilota kautxuzko bola trinkoa da berez, eta 70 gramoko pisua du[3]. Chacero edo pilotariek otzandu egiten dute jokorako 20 minutuz gasolinatan edukiz. Horrela piota eskura gozoagoa da eta punpa mantsoagoa egiten du. Zurezko pala batekin jokatzen da, bombo izenekoa, baina gehiago du erraketa forma, euskal palarena baino.

Tenisaren antzeko puntuaketa du chazak. Tantoak zenbatzen dira 15, 30, 40 eta puntu gisa. Sei punturekin, seta irabazten da, baldin eta bi puntuko aldea duzun kontrarioaren gainetik. 3 setetan 2 irabaztea da partida erabakitzeko behar dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. a b .
  3. a b Artano, Jon. «Heroiak eta alfer zorriak» Berria (Berria) (Noiz kontsultatua: 2018-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]