Contrebia Belaisca

Koordenatuak: 41°31′N 1°02′W / 41.52°N 1.03°W / 41.52; -1.03
Wikipedia, Entziklopedia askea
Contrebia Belaisca
Kultura ondasuna
Contrebia Belaiscako aztarnategi arkeologikoa
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
Aragoiko udalerriaBotorrita
Koordenatuak41°31′N 1°02′W / 41.52°N 1.03°W / 41.52; -1.03
Map
Azalera0.20 km²
Historia
GaraiaK.a. V mendea
UzteaK.a. 49
KulturaBelloak

Contrebia Belaisca Hispania Citeriorreko oppidum zeltiberiarra izan zen, gaur egungo Botorrita udalerriko (Zaragozako probintzia) Cabezo de las Minas eremuan kokaturik izan zena[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Contebacom Bel izenaz ere agertu izan da hainbat agiritan. Indusketa arkeologikoek erakusti dute belloek eraiki zutena K.a. V mendean. Hasieran funtzio militarra izan zuen eta ondoren herria garatuz joan zen. Muinoaren gailurrean multzo arkeologiko nabarmena izan zuen, dirudienez funtzio politiko-erlijiosoa izan zuena. Harresiak eta zanga batek inguratzen zuten. Inguruko hiri administratiboa izatera iritsi zen; Senatua zeukan eta asanblada legegilea ere bai[1].

Zeltiberiar Gerren barnean (K.a. I mendean) Tiberio Sempronio Graco prokonsul erromatarrak hiria setiatu, konkistatu eta biztanleak masakratu zituen eta K.a. 49. urtean Julio Zesar berak gidaturiko legioek Contrebia erabat suntsitu zuten[2]. Harresiaren inguruan katapultek jaurtitako harrizko bola handiak aurkitu dira.

Botorritako brontzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadatik aurrera zeltiberierazko idatziak dituzten brontzezko lau xafla aurkitu dira, "Botorritako brontzeak" izenarekin ezagutzen direnak[3]. Bertan agertzen da besteak beste Contrebia Belaisca izena. Francisco Villar eta Carlos Jordán ikerlaien ustetan bertako epaitegiko artxiboak izan litezke.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Contrebia Belaisca | Web Oficial del Ayuntamiento de Botorrita (Zaragoza). (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  2. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Contrebia Belaisca» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
  3. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Contrebia Belaisca, la joya de Botorrita» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]