Corellako arteak
Corellako arteak | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Korella |
Koordenatuak | 42°08′14″N 1°44′56″W / 42.137341°N 1.7488133°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1991 |
Arkitektura | |
Azalera | 0 ha |
Corellako arteak Nafarroa Garaiko Tutera merindadeko eskualdean Corella herrian dauden hiru zuhaitz dira. Hirurak Monumentu Natural izendatu zuten 1991n, batez ere antzinatasun handikoak direlako.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Castejóndik Corellarako errepidea (NA-113) hartzen da, eta A-68 autobidea heldu aurretik (6,6 km gutxi gorabehera), eskuineko bidea hartuko da, La Dehesilla finkara daramana. Handik bi kilometrora, abandonatutako eraikin batera heldu baino lehen, arteak zelai batean ikusten dira.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru ale hibrido dira: Quercus ilex L. ilex subsp. eta Quercus ilex subsp. ballota (Desf.) Samp., bi oso elkarrekin eta hirugarren bat 60 metrora, laborantza eremu batean kokatua, finka partikular batean. Gaur egunera arte iristea lortu dute, Nafarroako hegoaldean zeuden artederretenen aztarna dira. Beren ohiz kanpoko izaeragatik, adinagatik eta balio ekologikoagatik, Monumentu Natural izendatu zituzten 1991n.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Arteak ikusteko mapa eta argazkiak.
- (Gaztelaniaz):Mapa eta ibilbidea.
- (Gaztelaniaz):Arteak Correlako Udaletxearen webgunean.