Edukira joan

Dadu ibaiko hondamendia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dadu ibaiko hondamendia (txineraz: 大渡河灾难), Txinako Herri Errepublikako Sichuan probintzian egondako lurrikara batek eragindako lurjausi batek sortutako lakuaren leherketaren ondorioz gertatu zen.

Lurrikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1786ko maiatzaren 31an, lurrikara indartsu batek kalte eta hildako ugari eragin zituen Txinako Sichuan probintzian. Gunearen erliebea malkartsua eta ibaiek haran oso estuak sortzen dituzte. Didu ibaiaren ibilbidea oztopaturik geratu zen lurrikarak eragindako lurjausi erraldoi baten ondorioz.

Lurjausia gertatu eta ondorengo egunetan, uraren maila gero eta altuagoa zen, eta presioa ere areagotuz joan zen. Azkenik, 1786ko ekainaren 10ean, uraren indarra, lurjausiko harrien oztopoa aurretik eraman, eta Txinako hondamendi naturalik larrienetakoa gertatu zen. Ibaiaren ibilbideko 1.400 kilometro erabat suntsituta geratu ziren, eta 100.000 pertsona baino gehiago hil ziren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.