Dahesh Museum of Art

Koordenatuak: 40°43′30″N 74°00′17″W / 40.725°N 74.00481°W / 40.725; -74.00481
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dahesh Museum of Art
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°43′30″N 74°00′17″W / 40.725°N 74.00481°W / 40.725; -74.00481
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1995
Inaugurazioa1995
Izenaren jatorriaDr. Dahesh (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Dahesh Museum of Art, Dahesheko Arte Museoa, New Yorkeko arte museo bat da, XIX.ko eta XX. mende hasierako arte europarrean espezializatua.[1] Bilduman orientalismoarekin lotutako lan asko daude.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Moussa Saleem Ashi, literaturan Dahesh doktorea (1909-1984), bildumagile eta idazlearen herentziak sortua, 1995ean inauguratu zen Bosgarren Etorbidean. 2003an, 57.a eta Madison etorbidea kaleen izkinara eraman zuten, baina 2007an instalazio horiek utzi behar izan zituen.

Dahesheko Arte Museoak Estatu Batuetako eta atzerriko beste museo eta galeria batzuei utzi dizkie bere bildumak.

2012an, lokal bat erosi zuen Hudson Square barrutian, Seigarren Etorbidean. Bertan, bulegoak eta liburutegi bat jarri zituen bere langileentzat, bai eta denda bat eta jendearentzako gune ireki bat ere, bildumako pieza batzuk aurkezten dituena.[3]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduman margolanak, marrazkiak, argazkiak, eskulturak, irarlanak daude. Egileak XIX. mendeko eta XX. mende hasierakoak dira.[4] Haien artean hauek aipatuko ditugu: Louis-Ernest Barrias, Antoine-Louis Barye, Auguste Bonheur, William Bouguereau, Alexandre Cabanel, Jules Chaplain, Jean-Léon Gérôme, Jules Joseph Lefebvre, Henri-Pierre Picou, Constant Troyon, Horace Vernet, John William Waterhouse...

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]