Dar-Dar
Dar-Dar | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Dar-Dar |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Urkijo |
Gidoigilea(k) | Paul Urkijo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Paul Urkijo |
Dar- Dar Paul Urkijo Alijok (Errementari filmaren zuzendaria) 2020an zuzendu, idatzi eta produzitutako fikziozko film labur mutu bat da, protagonista Udane Elosegi, Almudema Cid eta Elías García dituena.[1][2]
Urkijok, artean Irati filma produkzio-aurrekoa fasean zegoela, Dar-Dar laburra sortu zuen. Filmak euskal kondaira batean du oinarria, Dar-Dar izenekoan. Urkijok ipuin hau txikitan irakurri zuen eta geroztik buruan izan du beti. Kondaira luzeagoa den arren, film laburrak ipuinaren lehenengo zatia baino ez du kontatzen.[3][4]
Dar-dar euskal elezahar bateko deabrua da, atzamarrak jaten dituena. Honela dio: «Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean».[3][5]
Filma Sitgeseko zinemaldian erakutsi zuten.[6]
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Film ltrarr etastean,aa zahar bat ikusten da mendian. Euria ari du. Txabola barruan emakume eta neskatxa bat daude, zikin eta zarpailekin jantziak. Ama-alabak dira.
Ama, eskopeta soinean duela, txabolatik ateratzen da ehizara, eta alabari tximiniako errautsak garbitzeko agintzen dio. Ama joan denean neskatxa tximinia garbitzen hasten da, baina bat-batean tximiniatik behera, deabrua dirudien izaki bat agertzen da. Deabruak honela diotso neskatxari, «Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean». Umeak, beldurrak jota, atzamarra hurbiltzen dio eta izakiak ahoan sartzen du; aho lerdetsutik atzamarra ateratzen duenean, hezur eta azal gelditu zaio.
Egunero gauza bera gertatzen da, ama joan egiten da eta alabak errautsak garbitzen dituenean, deabru hori agertzen da, berriro ere haen atzamarretako bat eramateko. Alabak bere amari ez dio ezer esaten, eta ezkutatzen saiatzen da, nahiz eta gero eta atzamar gutxiago gelditzen zaizkion bizirik. Momentu bat heltzen da zeinetan amak eskuak ikusten dizkion, eta zer gertatu den esateko agintzen dion. Alabak dena kontatzen dio.
Amak, gertatutakoa entzunik, biharamunean alabarekin geratzea erabakitzen du eta ez du alde egiten. Biak tximiniari begira geratzen dira zutik, alaba amaren atzean, eta amak eskopeta bi eskuekin hartuta tximiniara apuntatzen, berriz ere deabrua agertzen da eta bere esaldia esaten du.
Amak beldurrak jota, alaba hartu eta deabrurantz bultzatzen du, honek neskatxa heltzen du eta amak ospa egiten du korrika batean.
Kredituak[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Zuzendaria: Paul Urkijo
- Ekoizlea: Paul Urkijo
- Ekoizpen Zuzendaria: Xativa de Silva
- Gidoia: Paul Urkijo
- Argazki Zuzendaria: Gorka Gómez Andreu
- Musika: Iosu González
- Arte Zuzendaria: Izaskun Urkijo
- Efektu bereziak: David Heras
- Soinua: Iosu González
- Aktoreak: Udane Elosegui , Almudena Cid eta Elías García
Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Film labur hau festibal batzuetan bakarrik plazaratu da; beraz, ez da publiko gehienera heldu, pertsona eta kritikari batzuen begietara baino ez.
Filmaffinity webgunean, 10etik 6,2ko nota du, eta bi kritika irakur daitezke bertan.[8]
Festibalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sariak[7][aldatu | aldatu iturburu kodea]
Festibala | Saria | Urtea |
---|---|---|
Cortada - Festival De Cortometrajes De Vitoria-Gasteiz[7] | Sección Oficial - Premio Gureak al mejor corto vasco | 2020 |
Sitges[9] Festival Internacional De Cinema Fantàstic De Catalunya[10] | Oficial Fantàstic Competición Cortos - Premio "Melies d´Argent" al mejor cortometraje | 2020 |
Festival de Cortometrajes de Errenteria[11] | Gran Premio Ion Arretxe | 2020 |
Parte-hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Festibala | Saila | 2020 |
---|---|---|
Abycine-Festival Internacional De Cine De Albacete[7] | Abycine Cortos | 2020 |
Festival De San Sebastián | Zinemira | 2020 |
Festival Internacional De Cine Documental Y Cortometraje De Bilbao (Zinebi) | Bertoko Begiradak. Cortometrajes | 2020 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) ISBN https://www.filmin.es/corto/dar-dar..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Kimuak» www.kimuak.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Entrevista a Paul Urkijo y Almudena Cid, director y actriz del cortometraje Dar-Dar» TerrorWeekend.com | Portal cine de terror, peliculas de terror, mejor cine de terror (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dar-Dar (C) (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ «DAR-DAR - Sitges Film Festival - Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya» sitgesfilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Datos de Pelicula ICAA - Catalogo de Películas ICAA» sede.mcu.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sitges se rinde a Paul Urkijo con su corto 'Dar-Dar'» El Correo 2020-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo, premiado en Sitges por 'Dar-Dar'» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Dar-dar', de Paul Urkijo, gana el certamen de Errenteria» El Diario Vasco 2020-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).