EIMA

Wikipedia, Entziklopedia askea

EIMA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren programa da. Euskal ikasmaterialgintza izenaren akronimoa da. Unibertsitate aurreko euskarazko ikasmaterialgintza babestu, indartu, garatu eta diruz laguntzeko sortu zuen Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak, 1981-1982 ikasturtean.[1] Urtero 300-350 ikasmaterial argitaratu ditu.

EIMAren deialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EIMA I: Ikasmaterial inprimatuak argitaratzeko diru-laguntzak.
  • EIMA II: Ikus-entzunezko ikasmaterialak argitaratzeko diru-laguntzak.
  • EIMA III: Hezkuntza-softwarerako, hau da, euskarri informatikoan ateratzen diren ikasmaterialetarako diru-laguntzak.
  • EIMA IV: Mintegien bidez ikasmaterialen prestakuntza-lana egiten duten egile edo egokitzaileentzako diru-laguntzak (alegia, argitaratu aurreko fasea).
  • SARIAK: Ikasmaterial inprimatu hoberenak (Isaac López-Mendizabal saria). Ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak (Migel Altzo saria).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]