eLiburutegia
eLiburutegia 2014an Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako liburu digitalak mailegatzeko sistema da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasieran, 2014an sortu zutenean, 1.500 titulu inguru zeuden eLiburutegian. Maileguak 21 egunekoak izaten dira eta liburuak bi modutan lor daitezke: deskargatuta eta streaming bidez.[1] Aurrikuspenen arabera 2014 bukaeran 3.000 egongo ziren, eta 2015ean 15.000.[2]
Liburuak ordenagailuetan, smartphoneetan, liburu irakurgailuetan eta tabletetan deskarga daitezke. Bestalde, plataforma digitala dutenek NA zenbakia eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaile pasahitza sartu beharko dituzte liburua lortzeko.[1]
Liburuzainek aukeratu zituzten eLiburutegira igo ziren tituluak[1]. 1.500 liburu horietatik 129 euskarazkoa dira Elkar etxekoak.[2]
Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2014ko abenduaren 30erako, ELiburutegiak 1.696 liburu eman zituen maileguan[3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c Asier Garcia Uribarri, «Literatura, klik batean», Berria, 2014-11-27
- ↑ a b «ELIBURUTEGIA», Berria, 2014-11-27
- ↑ «ELiburutegiak 1.696 liburu eman ditu maileguan», Berria, 2014-12-31
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liburuklik
- Bilketa
- Buruxkak.eus UEUren liburutegi digitala
- Europeana