Erlabeltzeko Puntie

Koordenatuak: 43°01′27″N 2°05′17″W / 43.02405°N 2.08812°W / 43.02405; -2.08812
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erlabeltzeko Puntie
Datu orokorrak
Garaiera1.312 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′27″N 2°05′17″W / 43.02405°N 2.08812°W / 43.02405; -2.08812
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarraitz
MendikatMendikat

Erlabeltzeko Puntie Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Txindokiren mendebaldeko aurpegian dago.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txindokiren mendebaldeko aurpegian, Erlabeltzeko Puntien tontorrera iristera ahalbidetzen duten hainbat eskalada bide dago. Garrantzitsuena, mendebaldeko gailurrekoa da. Honen oinarrian bertan hasten da, Amezti lepoan. Pasabide errez batzuekin hasten da, diedro batetara iritsi arte. Honi jarraiki, irtengune batzuk daude, gailurraren ahora daramatenak. Pitzadura batetara jeisten da eta, airean egindako pausoekin hartzen den tximinia batetatik igotzen da. Hegoaldeko aurpegira pasatzen da, plataforma baten bidez, berriz lehengo tximiniara itzultzeko. Orduan, helduleku txikidun plaka lau bat dago (Frontoia izena hartzen duen pasabidea) eta hegoaldeko aurpegira jeisten da. Belar kanal batek, hasierako diedrora daroa, zein eskuinetik hartzen den. Bidea ixten duen irtengune bat ezkerretik hartzen da, eta malda belartsu batetara irtetzen da. Hemen, gailurra hartzen da. Irtengune errez batzuek, Erlabeltzeko Puntien tontorrera daroate, eta, nahi izanez gero, ondoren, Txindokira.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean, Gasteizko San Ignacio mendi elkarteko neska gazte baten omenezko gurutze bat dago. Izan ere, neska hau, bat-batean, Txindokiren tontorretik erori zen.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]