Erreakziobide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreakziobide edo erreakzio-mekanismo esaten zaio erreakzio kimiko batean erreaktiboetatik abiatuta produktuak lortu arte gertatzen diren prozesuen deskribapen zehatzari, urrats eta bitarteko espezie guztiak adierazten dituenari[1][2].

Erreakzio kimiko bat honen moduko ekuazioen bidez adierazten da:

Alabaina, benetan gertatzen ari denaren laburpena baino ez du adierazten, alegia, zeintzuk diren erreaktiboak eta erreakzioa burutzean zein produktu erdiesten den. Beste hitz batzuetan, bidaia baten irteera-puntua eta helmugak ikusten ditugu. Erreakzioa nola gertatzen den xehetasunez jakin nahi bada, erreakziobidea estudiatu beharko da.

Oinarri esperimentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakziobideak oinarri esperimentala behar du izan, hots, ezagutu beharko dira zeintzuk diren bitarteko espeziak, konplexu aktibatuak, urrats bakoitzaren energia, fase-aldaketak, katalizatzaileak eragindako ondorioak, lortutako produktuak, erreakzioaren etekina, estereokimika, etab[3].

Erreakziobideak erabakitzeko hainbat metodo esperimental usa daitezke. Hona horietako batzuk:

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakziobide konplexu baten adibidea dugu bentzoinaren sintesia. Zianuro ioia (CN-) katalizatzailea da. Lehen urratean sartzen da eta azkenekoan ateratzen. Protoi-tranferrentziak (H+) (i) eta (ii) urratsetan jazoten dira. Gezi kurbatuek elektroi-pareak nora doazen markatzeko usatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  2. Iriarte Ormazabal, Marian. (2015). Kimika orokorra 2: kimika fisikoa. EHU, 95 or. ISBN 978-84-9082-246-3..
  3. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxeberria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1999). Kimika orokorra. UEU, 275-286 or. ISBN 84-86967-71-6..
  4. a b Espenson, James H.. (2002). Chemical kinetics and reaction mechanisms. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0-07-288362-6. PMC 54434975. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  5. Morrison, Robert Thornton, 1918-. (1983). Organic chemistry. (4th ed. argitaraldia) Allyn and Bacon ISBN 0-205-05838-8. PMC 8533276. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  6. a b Atkins, P. W. (Peter William), 1940-. (2006). Atkins' Physical chemistry. (8th ed. argitaraldia) W.H. Freeman ISBN 0-7167-8759-8. PMC 66528976. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]