Erromanikoa Burgosko probintzian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santo Domingo de Silosko klaustroaren ikuspegia.

Erromanikoa Burgosko probintzian lotuta dago nagusiki Santo Domingo de Silosko monasterioarekin, eta zehazki bere klaustro ezagunarekin. Hala ere, badaude beste 500 monumentu edo aztarna erromaniko guztira probintzia osoan.

Izan ere Gaztela eta Leonen, Segovia, Soria eta Palentziarekin batera osatzen du gune erromanikorik garrantzitsuena.

Eskualdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfoz de Burgos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfoz de Burgosen, alde batetik, Burgos hiriburan Las Huelgasko monasterioa, Erregearen Ospitalea aipatzekoak dira, Katedraleko Museoan eta Hiriko Museoan dagoen ondarearekin batera. Cerezo de Río Tirón-eko elizaren ataria Irlako pasealekuan ipini zuten, herri hartatik ekarrita.

Bikaina den San Pedro de Cardeña monasterioa ere (Castrillo del Val) eskualde honetan dago, San Quirceko eliza (Los Ausines eta Revilla del Campo, Cojóbar (Modúbar de la Emparedada), Arlanzón, Hurones, Quintanarruz (Merindad de Río Ubierna), Santibáñez-Zarzaguda eta Miñón de Santibáñez (Valle de Santibáñez) eta Quintanadueñasekoak.

Arlanzako eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlanzan, Santo Domingo de Silos eta Villamayor de los Montes.

Bureba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bureban, Soto de Bureba (Quintanaélez), Castil de Lences (Poza de la Sal) eta Abajas.

Demandako mendilerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demandako mendilerroan, Pineda de la Sierra, Riocavado de la Sierra, Vizcaínos eta Jaramillo de la Fuente.

Dueroko Erribera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dueroko Erriberan, Espinosa de Cervera eta Coruña del Conde.

Ebroko eskualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebroko eskualdean, Miranda de Ebroko Espíritu Santo eta Bozoó-ko San Julián eta Santa Basilisa eliza, Ermita de Nuestra Señora de las Eras (Santa Gadea del Cid), Bugedoko Monasterio de Santa María eta Encío-ko tenplu abandonatua.

Merindadeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merindadeetan, Mena Haraneko Vallejo eta Sionesko elizak, Merindad de Valdivielsoko Valdenoceda (San Miguel), El Almiñé (San Nicolás) eta Puente Arenasekoak (San Pedro de Tejada) eta Valle de Manzanedoko San Martín del Rojokoa.

Odra-Pisuerga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odra-Pisuerga eskualdean, Padilla de Abajoko eliza eta Valle de Santibáñezeko Miñón-ekoa.

Páramos y Campiñas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rebolledo de la Torreko eliza.

Páramosetan, Rebolledo de la Torreko eliza, Valle de Sedanoko Moradillokoa eta Tubilla del Aguako Tablada de Rudrónekoa.

Halaber, La Piedra, Fuente Úrbel, Prádanos del Tozo eta Talamillo del Tozo-ko elizak ere (Basconcillos del Tozo) aipagarriak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]