Escuminac Formazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Devoniarreko Bothriolepis canadensis fosil bat, Escuminac Formaziokoa.

Escuminac Formazioa Quebeceko formazio geologiko bat da. Devoniar garaiko hainbat fosil daude bere barnean, bereziki arrainak. Bere arrain kopurua dela eta, mundu osoko paleontologoen ikergunea da. Baie des Chaleurseko iparraldean hedatzen da, eta ez dago garai berdinko beste arrokarik eskualde osoan[1].

Antzinako laku, lagoon edo sakonera eskaseko itsaso batean sortu ziren sedimentuz osaturik dago. Hala ere ez dago tipikoki itsasokoak diren fosilen arrastorik. Era berean, Eskoziako Old Red Sandstonekin harremana du sedimentuen aldetik. Horregatik lakuaren hipotesiak babesle gehiago izan ditu historian zehar.

1980ko hamarkadatik aurrera itsasoaren teoriak babesle gehiago irabazi ditu, hainbat fosil aurkituta. Estuario bateko ekosistema izan zitekeen, izaera aldakorrarekin[2], edo noizbehinkako turbiditak zituen laku ez oso sakon bat[3].

Bertan aurkitutako Elpistostegidae familiako arrainak tetrapodoengandik gertuen egon zitezkeen arrainak lirateke[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Sage-animation.ca. The Escuminac Formation. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
  2. (Ingelesez) Park, Miguasha National. An Ancient Estuary. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
  3. (Ingelesez) Late Paleozoic and Mesozoic Continental Sedimentation, Northeastern North America | GeoScienceWorld Books | GeoScienceWorld.  doi:10.1130/spe106. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  4. Swartz, Brian. (2012-03-20). «A Marine Stem-Tetrapod from the Devonian of Western North America» PLOS ONE 7 (3): e33683.  doi:10.1371/journal.pone.0033683. ISSN 1932-6203. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]