Espainiako Elizako Liburuzainen Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Elizako Liburuzainen Elkartea
Datuak
Izen laburraABIE
Motaelkarte profesionala
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaSpanish Federation of Archives, Libraries, Documentation and Museum Associations (en) Itzuli eta BETH – European Theological Libraries (en) Itzuli
Kide kopurua79 (2024)
Agintea
LehendakariaFrancisco José Cortés Martínez (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1993
webgune ofiziala

Espainiako Elizako Liburuzainen Elkartea (ABIE bezala ezagutua; gaztelaniaz: Asociación de Bibliotecarios de la Iglesia en España) eremu nazionaleko elkarte kanoniko publikoa da, irabazi-asmorik gabekoa, Espainiako Gotzainen Batzarrak 1993an, Elizaren ondare bibliografikoaren babes, zaintze eta zabalkunderako sortutakoa[1]. Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museistika Elkarteen Espainiar Federazioko (FESABIDeko) kide diren 20 elkarte eta kolegio profesionaletako bat da. Halaber, Teologiari buruzko Europar Liburutegi Elkarteko kide ere bada (BETH: Bibliothèques Européennes de Théologie, frantseseko siglekin ezagutua; European Theological Libraries, ingelesez). Gaur egun, Espainiako Elizako Liburuzainen Elkarteak 60 bazkide inguru ditu.

Bere estatutuen II. Kapituluko 6.1 artikuluaren arabera[2], Elizako edozein liburutegi edo dokumentazio-zentroetako (nahiz kapitularrak, elizbarrutikoak, parrokialak, gotzain-zentrokoak… izan) liburuzain edo liburutegiko laguntzaile kargu egonkorra duela egiaztatzen duten guztiek osatzen dute elkartea.

Bi dira Espainiako Elizako Liburuzainen Elkartearen jarduera nagusiak[3] : bazkideen heziketarako ikastaro tematikoak egitea, eta 2007tik aurrera, urteroko Jardunaldi Teknikoak[4] ospatzea, nagusiki Madrilen, azken urteetan beste hainbat lekutan ospatu badira ere. 2007 eta 2017 bitartean, Jardunaldiak Madrilen ospatu ziren, gehienetan (2013 eta 2017 bitartean) San Damaso Eliz Unibertsitatean. 2018an ekin zitzaion Jardunaldien deszentralizazioari eta 2018tik 2020ra Kordoba, Oviedo eta Salamancan garatu dira, hurrenez hurren. Jardunaldi hauek, liburutegiok kudeatzen dituzten profesional eta tekniko guztien elkartze eta bilera puntu nagusi eta garrantzitsuen bihurtu dira iritzi eta esperientziak aurkezteko eta ezagutzen arloan eguneratzeko. Jardunaldiak Kultura Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordearekin elkarlanean antolatzen dira.

2010. urtean, Ignacio Larramendi Fundazioaren babespean, “Liburutegiko praktika onen”[5] saria antolatu zuen, Madrileko San Gabriel Ikastetxeko liburutegia irabazle izan zelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sánchez Becerra, Sara. El fondo local de una biblioteca eclesiástica: memoria de prácticas en la Biblioteca del Seminario Diocesano de Monte Corbán (Tesisa) (Gaztelaniaz). Santander: Kantabriako Unibertsitatea. Filosofia eta Letretako Fakultatea, 2018, 7 or. «En el ámbito del patrimonio bibliográfico entra en juego la labor de la Conferencia Episcopal Española (CEE), la Asociación de Bibliotecarios de la Iglesia en España (ABIE) y las bibliotecas eclesiásticas, que velan por dicho patrimonio, asegurándose del cumplimiento de las tareas relacionadas con su conservación y tratamiento.»
  2. «Estatutos» (Gaztelaniaz). ABIE. [Kontsulta: 2020ko martxoaren 5ean].
  3. «Cursos» (Gaztelaniaz). ABIE. [Kontsulta: 2020ko martxoaren 5ean].
  4. «Jornadas» (Gaztelaniaz). ABIE. [Kontsulta: 2020ko martxoaren 5ean].
  5. «Premio ABIE de Bibliotecas (2010)[Betiko hautsitako esteka]» (Gaztelaniaz). Aliesprofesor.es. [Kontsulta: 2020ko martxoaren 5ean].

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]