Estatuko Administrazio Orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatuko Administrazio Orokorra
Datuak
MotaAdministrazio publikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEspainiako Administrazio Publikoa
Eskumendekoak
JabeaEspainiako Gobernua
webgune ofiziala

Estatuko Administrazio Orokorra[1] (gaztelaniaz: Administración General del Estado) Espainiako administrazio publikoetako bat da, autonomia-erkidegoko eta tokiko administrazioen aldean lurralde nazional osoaren gaineko eskumena duena. Haren araubide orokorra 1978ko Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean jasotzen da. Artikulu horrek ezartzen duenez, Estatuko Gobernuaren zuzendaritzapean eta Legeari eta Zuzenbideari bete-betean men eginda, Estatuko Administrazio Orokorrak interes orokorrak objektibotasunez zerbitzatzen ditu, izaera administratiboko funtzio betearazleak garatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2007]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.