Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza 2017ko Kataluniako aferan
Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza 2017ko Kataluniako aferan | |
---|---|
Mota | Bitartekari gertaera biltzar |
Honen parte da | 2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala eta Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena |
Denbora-tarte | 2017ko ekainaren 19a - 2017 |
Kokaleku | Katalunia Euskal Herria Espainia |
Antolatzailea | Iñigo Urkullu Renteria eta Eusko Jaurlaritza |
Parte-hartzaileak | |
2017ko udazkeneko Kataluniaren Independentzia Aldarrikapenaren aurrean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bitartekari lana hartu zuen bere gain Kataluniako eta Espainiako Gobernuen artean.[1][2] Bitartekaritza lana 2017ko ekainaren 19an hasi zen eta independentzia aldarrikapena burutu ostean amaitu zen.[1]
Kataluniar abertzaleen aldetik Urkulluri bitartekaritza lanetan neutrala ez izatea leporatu zioten sarritan, estatu espainiarraren alde jartzen zelakoan eta bere helburu bakarra Independentzia Aldarrikapena bertan behera geratzea zela ere esan izan dute.[3] Iritzi berekoak ziren Euskal Herriko abertzale ezkertiarrak. Alderdi espainolista eta eskuindarrek Urkulluk bitartekaritza lana egin izana ukatu zuten eta "solaskide" hutsa izan zela adierazi zuten.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Urain, Jon O.. «Bitartekaritza baten frogagiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-26). «"Proces"ean izan zuen esku-hartzearen agirietarako sarbidea eman du Urkulluk» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
- ↑ Bitartekaritza, Puigdemont eta noren artean?. Naiz.
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. «Casado: 'Baliteke Urkullu solaskide izan izana, baina inola ere ez bitartekaria'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).