Edukira joan

Expresión Sonora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Expresión Sonora
Datuak
JatorriaElgoibar
Musika motarock, Rock progresibo, blues eta cover version (en) Itzuli
Urteak1969—1971

Expresión Sonora erdaraz musika egin zuen euskal rock taldea izan zen, Elgoibarren sortua, eta 1969 eta 1971 urteen artean funtzionatu zuena. Taldeko muinak, Alfonso Guillok (ahotsa eta baxua) eta Gabi Agirregomezkortak (gitarra), Koska taldea sortu zuten gero, euskarazko rock-ean aitzindari[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Expresión Sonora» taldea sortu zuten 1969an Guillok (baxua) eta Agirregomezkortak (gitarra), artean hamasei eta hamazazpi urte inguru zituztela, eta atzerriko rock&roll eta blues taldeen kantuak jotzen zituzten ingelesez. Luis M. Arakistain (bateria) eta Patxi Garciak (gitarra) osatu zuten laukotea, eta bi urtez bakarrik aritu bazen ere, ospe handia hartu zuen orduko gazteen eta rockzaleen artean.

1969ko urriaren 18an egin zuten debuta. 1970ko udaberrian Donostiako Artista Berrien IV. Lehiaketa irabazi zuten. Dantzalekuetan eta elizaren edota elkarte kulturalen lokaletan antolaturiko dantza saioetan egin zuten lan batik bat: ia 4 orduko saioak ere izan zitezkeen, igande arratsalde osoa. Rock errepertorioa jotzen zuten, bertsioetan («The Beatles», «The Rolling Stones», «The Animals», «Spencer Davies Group», «Santana», «The Shadows», «Led Zeppelin»...).

Tarteka, izen handiko taldeekin partekatu zuten agertokia; esaterako, Los Bravos taldearekin Donostiako Trinitate plazan Aste Nagusian, eta Andaluziako Gong rock progresiboko taldearekin. Eibarko Coliseo antzokian emandako kontzertua ere taldekideen gogoan geratu zen.

Expresión Sonora 1971n desegin zen, taldekideak soldadutza egitera joan ziren, eta, handik itzuli ondoren, Guillok eta Agirregomezkortak beste talde bat sortu zuten, Txerra Gurrutxaga (gitarra), Endika Iriondo (bateria) eta Luis «Mitxi» Diego (gitarra akustikoa) lagunekin. «Koska» izena hartu zuen taldeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guillo, Alfonso. «Musikaren eskutik oholtzara» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]