Eztabaida:2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Beste hizkuntzetan[aldatu iturburu kodea]

Norbaitek Gaztelaniazko Wikipedian artikulu honen gaztelaniazko artikulua sortu beharko luke. Nik ezin dezaket handik behin-betiko kaleratua bainago. Gainontzeko hizkuntzetan ere hutsune handia ikusten dut: ahal izan ezkero, baita Frentsesezko Wikipedian eta gainontzeko ahal diren Wikipedia gehienetan ere. -Euskaldunaa (eztabaida) 12:10, 10 ekaina 2014 (UTC)

Aupa, nire ustez ingelesezko wikipedia (eta agian katalana) izan behar da gure iparra eta ez gaztelaniazkoa. Ez dut denborarik gaztelaniaz aritzeko. Nahikoa lan dugu euskerazko wikipedia osatzen eta hobetzen. -Oraina (eztabaida) 12:25, 10 ekaina 2014 (UTC)

Ez naiz ari gaztelaniazko edo frantsesezko Wikipediari artikulu hori sortuz "mesedea" egiteko asmoz, hori baina asmo pragmatiko edo praktigoarengatik baizik. Giza Kate horren berri gaztelaniar eta frantses hiztunen artean ezagutzera emateko bidea litzateke, 2 arrazoiengatik:
  1. Giza Kate horretan euskaldunak (euskarazko hiztunak) bakarrik ez zeudelako, gaztelaniaz mintzatu eta erabakitze eskubidearen aldeko euskal herritar partaideak ere zeudenez, haiekiko errespetuaz eta zor diogulako.
  2. Ohartzen bazara, Espainiako hedabide "nagusienetan" (denok dakizkigunak) Giza Kate horri buruzko albisteak ixilarazi edota ahal den ohiartzun gutxiena izaten saiatu direlako. Hortaz, gaztelaniazko artikulua ez izatean Giza Kate hori '"inoiz burutu ez zela" dirudi, azken finean eurak nahi dutena; aldiz, gaztelaniazko eta frantsesezko artikuluak baudaude, Giza Katea burutu izanaren 'lekuko ezabaezina dago, eurak inolaz ere nahi ez dutena.
-Euskaldunaa (eztabaida) 14:26, 10 ekaina 2014 (UTC)
Sortu berri dut artikuluaren zirriborro bat frantsesezko wikipedian eta berehala ezabatu didate, erreferentziarik gabea zelako argudiatuta (nik uste dut aitzaki hutsa izan dela, milaka artikulu baitaude han erreferentziarik gabe, handik asko nabigatzen baitut). Izenburua hau zen: Chaine humaine pour le droit de décider du Pays Basque de 2014, eta eduki zaharra berreskuratzen baduzue, egituraz zirriborro ongi osatua zegoela ikusi duzue, erreferentziak ezik, ingelsezkoaren oso antzekoa. Jakin dezazuen, sortzen baduzue, erreferentziak sartu. Nik ezin dut ia sortu, izenburu berdinarekin bot batek ezabatu egingo duelako. Gaztelaniazkoan ez dut ezer hoberik espero; hor saiatu ere ez naiz egingo. - --Joxemai; (erantzunak) 16:13, 11 ekaina 2014 (UTC)
Gaztelaniazkoan euskal sagardoaz artikulua milaka erreferentziekin sortu nuen (Eusko Ikaskuntzako orrialdeena) eta lankide jakin batek berak nahi zituen sagardoaren mundutik kanpoko kutsu politikoko aldaketak erreferentziak gabe egin (euskal sagardoa asturiarraren "kopia" edota Euskal Herrian sagardoa Asturiastik "ekarri" genuelako inongo errerferentziarik gabeko baieztapenak) eta ni behin betiko kaleratu arte ez zuen atsedenik izan. Halere, gaztelaniazko Wikipedian artikulua behar adina erreferentziak jarrita nahi diztuzten aldaketak eginda ere bertan betiko sortua gelditzen da, azken finean lankide mota horri artikuluaren izateak berak (eta ez edukiak) sumintzen baitu gehien.
Horregatik, Giza Katearen gaztelaniazko eta frantsesezko artikuluak behar bezala erreferentziatuta argitaratzeko lanak pena merezi duela uste dut, ez gaztelaniazko eta frantsesezko Wikipediari "mesedea" egiteko, bai Giza Katea burutu izana ezagutarazteko.
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:36, 11 ekaina 2014 (UTC)

Irudi galeriak[aldatu iturburu kodea]

Kilometro tartekako irudi galeriak gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Nik galeria txiki bat osatuko nuke, artikuluaren bukaeran, lerro bakoitzean gehienez lau irudi jarriz:

  • lerro batean, airetikako irudiekin;
  • beste batean, jendearen gertuko irudiekin (jendea ikurrinekin, jendea olatua eginez, ...)
  • beste batean, ahal bada, bestelakoekin.

Eta tartean ohi bezala alboko irudiak tartekatuz, baina neurrian, gehiegi bete gabe (kontua ez da hemen ere irudi-kate bat osatzea).

Ea zer iruditzen zaizuen. - --Joxemai; (erantzunak) 16:10, 10 ekaina 2014 (UTC)

Ohiko amaierako iruditegia ipini beharrean orain dagoen bezala, atal batean ibilbidea bost zatitan egin (25 kilometroka) eta zati bakoitzaren 5na irudi jartzearen alde nago, horrela zati bakoitzean zeuden giro ezberdinak erakutsiz. Iruditegia atal horretara lekualdatzea bezala litzateke, baina irudiak ibilbide zatiaren arabera sailkatuz, parte hartu zuten orok egon zen lekuko irudiak erraz topa ditzan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 20:49, 10 ekaina 2014 (UTC)
Zer tartetan egon zen jendea, giro desberdina izan zela baieztatzea oso ausarta iruditzen zait. Iruditegia era horretan jartzea entziklopedikoa baino, periodistikoa iruditzen zait. Ez dut uste parte hartu zuen pertsona batek bere 25 kmko tartean zein giro eta jende zegoen ikusi nahiko duenik. Kontsultatzen duenak informazio zehatza, laburra eta interesgarria nahiko du bilatu. Hau entziklopedia bat da, berriz ere diot, eta ez parte hartze-album bat. Commonsen bai egin daitekeela orri bat edo kategoria egitura galeria moduan antolatu, ikurrinaren eta Haizearen Orraziaren kasuetan bezala - --Joxemai; (erantzunak) 06:21, 11 ekaina 2014 (UTC)