Eztabaida:Armenia Menditsuko Errepublika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Beste hizkuntza batzuetako izenburuak ikusita adib. Republic of Mountainous Armenia, República de la Armenia Montañosa pentsatzen dut euskarazko izenburua Armenia Menditsuko Errepublika izan beharko litzatekeela. Izatez, Armeniako Errepublika Menditsua beste hizkuntza batzuetan Mountainous Republic of Armenia edo República Montañosa de Armenia modura itzuliko nuke, ez benetan duen zentzuarekin. Izatez, menditsua errepublika sortu den gunea da, ez beraren kualitate bat. Zer deritzozue? --Janfri; bai esan? 19:26, 3 urtarrila 2013 (UTC)

Janfrirekin bat nago. Batek daki nolakoa izango litzateke armenierazko jatorrizko izenaren itzulpena baina, ingelesezko izena ikusita, menditsua "Armenia" dela ematen du ez "errepublika" (errepublika federala edo sozialista izango balitz primeran baina menditsu ezaugarri fisikoa da).--Marklar (eztabaida) 20:10, 3 urtarrila 2013 (UTC)
Egina. Goian azaldutako arrazoiez gain, Wikipedian italierazko, nederlanderazko eta esperantozko artikuluek ere izenburu horretara garamatzate. --Xabier Armendaritz 2013-01-04, 08:39 (Eguzk.)