Eztabaida:Azeari Garindoitz I.a

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Aznar I Galíndez» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Txokoan Assar, Lainobeltz, Iñaki LL, Luistxo, Marklar, Protoeuskaldun, Theklan, Xabier Armendaritz eta Xirkan izaten ari garen eztabaida jarraituz (Errege-erreginen izenak), ponte-izen zehatz batez aritzea gustatuko litzaidake. Euskal 192. arauko irizpideen arabera, ponte-izena santutegian ez bada agertzen, Euskal izendegiko forma hobetsia aukeratzen da. Kasu honetan forma hori Azeari da. Horregatik, artikulu honetan hori erabiltzea proposatzen dut.-Urtar (eztabaida) 09:24, 26 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Gabon Urtar, azaldu dut nire ikuspegia gai honen gainean: euskarazko forma peto-petotzat daukat, orain arte baliatu da (azken urteotan), eta forma honen aldaerak (Azenari, Azeari, Azari, Azeri) nahi beste agertzen dira Erdi Aroan (ikus nire ekarpena Wikiproiektu:Antroponimia). Koldo Mitxelenak forma horien erromantzezko bilakaeratzat jotzen du "Aznar" (Apellidos vascos, 5. argitaraldia). Beraz, Azeari uztearen aldekoa naiz. -Iñaki LL (eztabaida) 19:44, 27 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Nik galdera bidaliko nioke Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzuari: «Gaztelaniaz Aznar I Galíndez edo Aznar Galíndez I deiturarekin finkatu den eta latinez Asnari Galindones zeritzon Aragoiko kondearen euskal izen egokiena zein da: Azeari Garindoitz I.a, Aznar Garindoitz I.a edo beste bat?» --Xabier Armendaritz 2020-12-28, 16:01 (UTC)
192. artikuluan, Arista leinuaren koadroan "Aznar" ematen da. Niri dagokidanez, hala ere, "Aznar" erdal paradigma bati lotzen zaio, eta ez euskarazko paradigma bati.
Galdera bidaliz gero, Erdi Aroko "Aznar/Azeari" izenaren eta haren patronimikoaren euskal formari buruz izango litzateke bere osoan, hor baitago koxka eta nahasmena. Bitartean, niretzat Koldo Mitxelenaren interpretazioa dago indarrean (etimologiaz "azeri"rekin parekatzen duena). -Iñaki LL (eztabaida) 17:39, 29 abendua 2020 (CET)[Erantzun]