Eztabaida:Bizkaia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez da Bizkai, Bizkaia baizik[aldatu iturburu kodea]

Ohartxo bat egin nahi nuke: Lurralde historikoaren izena ez da Bizkai, Bizkaia baizik, bukaerako a hori ez baita mugatzailea, itsatsia baizik, eta horrela islatzen da hainbat eta hainbat hiztunen ahotan, nahiz eta hain zabaldua egon beste izendapen desegoki hori. Beraz, izena zuzen idatz dezan eskatuko nioke orri honen editoreari. Mila esker

  • Euskaltzaindiaren webgunean artikulu hau topatu dut, eta bertan:
    • 2. Bizkaia izenaren inguruan ez da ezein dudarik agertzen. Garai batez hitz arrunta zen honetan, bizkar hitzaren kidekoa, dirudienez (cf. Iheldo Bizchaya, 1141. urtean, egungo Igeldo; Nafarroako La Vizcaya eskualdea; Biscaye, etab.), ez da ahantzi behar a hori artikulua dela, eta horrenbestez, lekuko kasuetan Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaian, Bizkai osoan direla forma zuzenak. Kaxero 2005-05-31


Ez ote da egokiagoa euskaraz esatea Bizkaiko Golkoa? kantauri espainolada galanta ematen du eta gurean ez bide du tradizio handirik.

Non, zuenean? Jakin ezazu (ezazue) Bizkaiko golkoa eta Kantauri itsasoa ez dirala bat, naiz eta zuretako espainolada galanta izan.

Taulan dagoen Turtziozi buruzko oharra ezabatuko dut, soberan dagoela uste baitut. Seguru nago Turtziozi buruzko datuak barne daudela, Turtzioz lege osoz Bizkaiko udalerria da eta. Lehenago Villaverde de Trucíos eta gaur Valle de Villaverde eta Turtzioz udalerri mugakide baina ezberdinak dira.

Hiribilduen mapan, Elorrixo falta da. Badauka inork mapa hoberik?