Edukira joan

Eztabaida:Christiaan Huygens

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Txikitatik astronomiarako grinarekin, adin txikiarekin ikasi zuen lenteak tailatzen (Herbehereetako espezialitatea teleskopioa asmatu zenetik, 1608an) eta anaia Constantinekin batera kalitate handiko teleskopioak eraikitzera heldu zen. Froga eta errorearen metodoarekin foku luzera handiko objektiboekin irudi hobeak lortzen zirela konturatu zirenean, gero eta foku handiagoko instrumentuak eraikitzen hasi ziren.

Astronomian, 1655ean kalitate handiko teleskopio bat bukatu zuen: 5 cm-ko diametro eta hiru metro eta erdiko luzeraduna. Aparatu honekin Saturno planetaren inguruan eraztun bat zegoela ohartu zen eta satelite baten, Titanen, existentziaz jabetu zen. Orion nebulosa ere aztertu zuen, baita Marteren poloak ere.

Lenteen eraikuntzan eta leunketan jarraitu zuen, 37 metroko foku distantzia zuen teleskopio bat sortzeraino. Berarekin, Saturnoren eraztunak hobeto aztertu zituen, planetan sortzen zuten itzala eta eguzkiaren posizioarekiko kolore aldaketa ere ikusiz.

1656an pendulu-erlojua asmatu zuen eta 1674an mugimendu etengabeko sakelako erlojua, horretarako, lehendabizi segundo-emailearen penduluaren luzera zehazki finkatu, eta pendulu fisikoaren arazoari irtenbidea aurkitu zion.

Fisikari bezala, argiaren lehen teoria ondulatorioa bota zuen, onda fronte bateko edozein puntu, fronte berri bat kontsidera daitekeen kontzeptutik abiatuz. Gorputz malguen talkak arautzen dituzten legeak azaldu zituen. Penduluaren mugimendua eta indar zentrifugoa ere aztertu zituen eta matematiketan, bigarren deribatuei buruzko kontzeptuen zirriborro batzuk egin zituen.

Matematikan kalkulu infinitesimala eta probabilitateen kalkulua landu zituen.

Parisen lan egin zuen Luis XIV.ak gonbidaturik. Zientzien Akademiako kide izendatu zuten (1695).

Hasierak

Christiaan Huygens Herbehereetako familia garrantzitsu batean jaio zen. Bere aita zen Constaniin Huygens diplomatikoak goi mailako hezkuntza bat baliatu ahal izan zion eta garaiko talde intelektualetan sarbidea eman zion.

Mekanika eta geometria ikasi zuen irakasle pribatuekin 16 urterarte. Christiaanek geometrian modelo mekanikoak nola egin ikasteaz gain laud-a bezalako musika tresnak jotzeko trebatze sozialak eskuratu zituen. Hasiera hauetan René Descartes matematikari frantsesaren influentzia handia jaso zuen, Constantiin-en etxean bisitari ohikoa baitzen. 1645 eta 1647 urteen artean jaso zuen bere formakuntza akademiko unibertsitarioa Leiden-eko Unibertsitatean (bertan Van Schooten-ek matematikako klaseak eman zizkion) eta, 1647 eta 1649 urteen artean Breda-ko Orange Eskolan( John Pell matematikari aditua irakasle izan zuen bertan). Bi hezi gune hauetan zuzenbidea eta matematika ikasi zituen, azken honetan gailentzen zelarik.

Bere aitaren bitartez, Mersenne-kin kontaktatu zuen, zeinarekin korrespondentziazko harreman bat izan zuen. Mersenne-k arazo ugari ebazteko erronkak egin zizkion, catenariaren arazoa besteak beste. Ebazpen egokia aurkitu ez bazuen ere, pisuak sokan parábola forman sintzilikatzeko aterabidea aurkitu zuen.

Urrengo urteak Huygens-ek bidaiatzen eman zituen, Herbehereetako enbaxadore zen heinean. Besteak beste, Copenhague, Erroma eta Parisen izan zen. 1656an pendulu erlojua sortu zuen eta 1660ean Parisera itzuli zen bertan behin betiko geratzeko asmoz. Bertan, Blaise Pascal bezalako zientzialari frantses garrantzitsuekin biltzen zen modu ohikoan.

Ala ere, 1661ean hiria utzi eta Londresera joan zen, sortu berria zen Royal Society-n sartu zelarik. Bertan, zientzialari ingelesek eginiko aurrerapen zientifiko ikaragarriak egiaztatu ahal izan zituen. Talde esklusibo honetan aurkeztu ahal izan zituen ere bere goi mailako teleskopioak eta besteak beste, Robert Hooke eta Robert Boyle bezalako zientzialariak ezagutu zituen.

1666an, Luis XIV aren ministroa zen Colbert-en gonbita onartu zuen Parisera itzuli eta Frantziako Zientzia Akademiakopartaide izateko. Londreseko Royal Society-n bildutako esperientziari esker, Huygens-ek akademia berri honetako lider bilakatu zen eta garaikide zitzaizkion hainbat zientzialarien gaineko eragin nabarmena izan zuen, bere lagun eta jarraitzaile Leibniz, esaterako. Urte emankorrak izan ziren Huygens-entzat, nahiz eta ilundu egin ziren osasun arazoak eta Herbehereen aurkako Eguzki Erregearen gudak zirela eta. Huygens-ek Frantzia utzi zuen 1681ean.

Jaioterri zitzaion Herbehereetan denbora bat igaro ondoren, Ingalaterrara itzultzea erabaki zuen 1689an. Bertan, Royal Society taldearekin harremanak ber hartu zituen eta Isaac Newton ezagutu zuen, eztabaida zientifiko ugari izan zituelarik berarekin. Izan ere, Newtonen argiaren teoria korpuskularra eta grabitazio lege unibertsala kritikatu zituen.

Herbehereetara itzuli zen zendu aurretik eta , Newton bezala, ez zen ezkondu eta ez zuen ondorengorik izan.

Cristiaan Huygens  Herbehereetako astronomo, fisikari, matematikari eta asmatzaile bat izan zen. Saturnoko eraztunen natura azaldu zuen, Titan satelitea aurkitu zuen, pendulu erloju modernoa asmatu zuen, argiaren natura ondulatorioa azaldu zuen, teleskopioa hobetu zuen, probabilitatearen teoriari ekarpen garrantzitsuak egin zizkion eta gorputz elastikoen arteko talken legea ezarri zuen. Royal Society-ko kidea ere izan zen 80.35.249.42 13:34, 21 maiatza 2024 (CEST)[Erantzun]