Eztabaida:Heriotza-tasa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Berria naiz hontan, ta galdera pare bat ditut artikulu hau hobetzeko asmoz...Norbaitek lagunduko balit...

Artikulu askotan heriotza-tasa agertu ordez hilkortasun-tasa agertzen da, eta ez dakit ez ote den hobe artikulu honen izena aldatzea. Bestalde, ez dakit nola egin beste artikuluetan heriotza-tasa eta hilkortasun-tasa bilatu gero artikulu honetara lotura egiteko.

Eskerrik asko! --aiora 09:09, 23 Abuztua 2008 (UTC)

Ikusi dudanagatik, Wikipedian gehiagotan erabili dugu "heriotza-tasa" (20 aldiz) "hilkortasun-tasa" (3 aldiz) baino. ZTCorpusean eta Elebilan begiratuta, "heriotza-tasa" 40 (ZTCorpusean) eta 6 (Elebilan) aldiz agertzen dela ikusi dut, eta "hilkortasun-tasa" 109 eta 22 aldiz, hurrenez hurren. Euskaltermen "mortalidad" bilatuz, biak agertzen dira, baina "heriotza-tasa" gehiagotan. Elhuyar hiztegian "mortalidad" begiratzean, indizeaz aritzeko "heriotza-tasa" ematen du. Itxura batean ez dago adostasunik bata ala bestea erabiltzeko, edo agian biak ontzat ematen dira. Badirudi "hilkortasun-tasa" erabiliagoa dela (ez askoz gehiago hala ere), baina nire proposamena da "heriotza-tasa" mantentzea eta "hilkortasun-tasa" guztiak zuzentzea. Errazagoa iruditzen zait, eta Elhuyar hiztegiak dioena jarraituko nuke. Bestalde, termino bakoitza Wikipediako zein artikulutan ageri den ikusteko, nik bi modutara egiten dut: Wikipediaren bilatzailea erabiliz, "Joan" botoia sakatu ordez "Bilatu" botoia sakatuz, edo bestela Google erabiliz, bilaketa euskal wikipedian soilik eginez ondoko formula erabiliz: "hilkortasun-tasa site:eu.wikipedia.org"--Assar; (erantzun hemen) 09:33, 23 Abuztua 2008 (UTC)
Assarren erantzun bikainari gutxi daukat gehitzeko, baina horra nire iritzia: Nire ustez, heriotza-tasa eta hilkortasun-tasa sinonimoak dira (gazteleraz ere, mortalidad zein mortandad erabiltzen dira). Adibidez, Berriako artikulu honetan biak erabiltzen dira. Pertsonalki, heriotza-tasa zehatzagoa iruditzen zait, baina uste dut hilkortasun-tasa sakatzerakoan ere artikulu honetarako berbiderapen bat egon beharko lukeela. Berau egiteko, sortu ezazu artikulu berri bat Hilkortasun-tasa izenarekin, eta edukian beheko botoien artean "redirect" sakatu, barnean Heriotza-tasa idatziz. Bestalde, heriotza-tasa ezkerreko bilatzailean jar dezakezu: hiru artikulutan agertzen dela ikusiko duzu; ondoren, artikuluotan heriotza-tasa hitzak [[]] keinuen artean jar itzazu loturak sortzeko. Galdetu lasai.--Unai (esan) 09:41, 23 Abuztua 2008 (UTC)
Eskerrik asko bioi. Asko ikasi beharra daukat! Hilkortasun-tasa azaltzen zen hiru artikuluetan loturak sortu ditut eta hilkortasun-tasa izeneko orrialdea ere sortu dut heriotza-tasara zuzenduz. aiora 11:50, 23 Abuztua 2008 (UTC)