Eztabaida:Manxera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

manxera ala manera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Hasi berria naiz wikipedian trasteatzen eta ez daukat esperientziarik. Ene ustez hizkuntzaren izenak "manera" izan beharko luke, hizkuntza hori egiten den lekua Man baita, eta ez Manx, -x letra hori euskararen -era atzizkiaren baliokidea baita eta, beraz, man-x-era alperrikako errepikapena litzateke. Testuan aldatu egin dut, baina izenburua nola aldatu ez dakit.

                                                    Haitz

OHAR GARRANTZITSUA: Ez dut ikusi honetaz Euskaltzaindiak ezer esaten ote duen. —Aurreko iruzkin sinatugabea 194.30.49.61 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-05-14, 15:46).

Aupa Haitz. Lehenik eta behin, ongi etorri Wikipediara! Erreferentzien atalean ikus dezakezu Euskaltzaindiaren 47. araua, bertan hizkuntzaren izena manxera moduan definitzen da. Beraz, ez da iritzi kontu bat, baizik eta Euskararen akademiak arauturiko izena da. Horregatik desegin dut zure ekarpena. Jarraitzeko, wikipedian izena eman eta Laguntza irakurtzea gomendatzen dizut. Ondo izan eta galderarik izanez gero galdetu lasai.--Janfri; bai esan? 14:02, 14 Maiatza 2011 (UTC)

Hau abiadura erantzuteko! Mezua idatzi eta gero Euskaltzaindiaren arauetara jo dut (alderantziz egin beharrean) eta oker nengoela ikusi dut. Berriro zuzendu nahi izan dut baina dagoeneko neuk atzaparra sartu baino lehenago bezala ikusi dut. Barkatu eragozpenak eta gora Euskaltzaindia.

                        Haitz —Aurreko iruzkin sinatugabea 212.142.140.211 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-05-14, 16:21).

Man uharteko hizkuntzaren izena manera izan beharko lukeela uste dut, eta ez manxera. Hizkuntzen izenak asmatzeko, eskuarki, hitz egiten den eskualdearen izenari -era atzizkia gehitzen zaio. Horrela, eta eremu zeltikotik atera gabe:

Irlanda+era=irlandera Bretainia+era=bretainiera Kornubia+era=kornubiera

Manxera hitzaren kasuan, aldiz, erredundantzia bat dago, hizkuntzaren izena sortzeko ingelesezko hitzari berari (manx, Maneko hizkuntza, hain zuzen ere) atzizkia gehitu zaio. Badakit Euskaltzaindiak ontzat ematen duela, baina kontraesanean dago; europar hitza gabe europar hobesten badu, eta kanadiar hitza gabe kanadar kasu honetan manx edo manera aukeratu beharko luke, inolaz ere ez manxera. Galiziera edo kataluniera gabe katalanera edo galegoera aukeratu bagenu bezala da. —Aurreko iruzkin sinatugabea 87.223.127.235 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-02-25, 23:02).

Erredundantzia dago, dudarik gabe, baina horiek ez dira izena aldatzeko manerak. Eta horra hor manera euskal hitza, bere esanahi jatorrean erabilia. Beharbada, horrexegatik onartu du Euskaltzaindiak forma erredundante hori.
Euskaltzaindiaren arauren bat hautsi behar dugula uste baduzu, bozketa bat abiarazi behar duzu. Bozketa horretan Euskaltzaindiari kontra egitea onartzen bada (orain arte inoiz ez da onartu), orduan aldatu ahal izango duzu izen hori. Eutsi goiari, eta ez galdu txikikerietan, askoz akats larriagoak baititugu Euskal Wikipedian zuzentzeko. Adibidez, hemen duzu zuzendu beharreko artikuluen zerrenda luze bat (eta hor ez daude zuzentzea eskatzen duten guztiak). --Xabier Armendaritz 2016-02-25, 22:35 (UTC)

Begiratu egin dut Euskaltzaindiaren 47. araua. Hona hemen, hitzez hitz: "Manxera (Manx uharteko gaelikoa)". Argi dago Euskaltzaindiak hanka sartu duela, akats batetik abiatu baita, ez dagoelako Manx izeneko uharterik, ez behintzat hizkuntza gaelikoa mintzo dena. Uhartea Man da (euskaraz), eta Man-dik... manera.