Eztabaida:Utopia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iradokizun bat: ez litzateke hobe Thomas More deitzea, ingelesez egiten den bezala? Tomas Moro gaztelaniazko Julio Verne, Carlos Marx eta horrelakoen ildotik datorrela iruditzen zait. --Utergar 17:29, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Erabiltzen ari naizen bibliografia Tomas Moro erabiltzen da, baina kezka berdinarekin nabil, agia aproposagoa, ezta? Xabier Zubiri 17:32, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Kaixo: Eztabaidan sartzearren, nik Tomas Moro idatziko nuke, askoz zabalduago eta hedatuago dagoelako. Elhuyar hiztegia daukat eskura eta bertan ere Tomas Moro jartzen du. Verneren kasuan Jules jartzen du eta Marxen kasuan Karl. Badakit horrela ez dela irizpide zehatzik jarraitzen, baina Utopiaren euskarazko edizioan ere Tomas Moro jartzen du. Ondo segi!--- Xabier Zuen erantzunak hemen utz ditzakezue.

Orduan Tomas Moro edo Thomas More? nik izen orijinala erabiliko nuke, baina irizpide hau erabiliz gero txokora eramango nuke erabakia, artikulu guztietan berdin jarraitzeko. Edo Euskaltzaindiari email bat bidal diezaiokegu bestela xD Xabier Zubiri 21:08, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Thomas More jartzekotan aipatuta dagoen artikulu guztietan aldatu beharko litzateke. Eta Thomas More artikulua sortuz gero birzuzenketa orria jarri beharko litzateke Tomas Moro idazten baitu jende gehienak. Niri berdin zait, errazago izango litzatekeelako aipatu dut lehengoa. Besterik ez. Xabier Zuen erantzunak hemen utz ditzakezue.

Uste dut ez Thomas More Tomas Moro artikuluak existitzen direnik Xabier Zubiri 21:31, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Ni Tomas Moro jartzearen alde nago, batez ere horrela euskaratu delako. Hemen duzue itzulpena: http://www.klasikoak.com/pdf/8488303521.pdf --Unai Fdz. de Betoño 21:47, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Ados orduan Xabier Zubiri 22:14, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Idatzi utopistetan Agiri Komunista sartu dut, uste dut hala dela baina oker badago kendu. —Euskaltzale bat 00:59, 27 Abuztua 2007 (UTC)