Floridablancaren errolda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako biztanleriaren banaketa, Floridablancaren erroldaren arabera. Egungoak baino homogeneoagoak diren biztanleria dentsitateak ikus daitezke, baita Galiziaren garrantzi handia eta Gaztela eta Leonen nolabaiteko garrantzia ere.

Floridablancaren errolda (gaztelaniaz: Censo de Floridablanca) Espainian, 1785 eta 1787 bitartean Karlos III.a Espainiakoa erregearen ministroa izan zen Floridablancako kondearen zuzendaritzapean eginiko errolda dokumentu bat izan zen. Egungo teknika estatistikoak erabiliz eginiko lehen biztanleria errolda espainiartzat hartua izan zen, aurretik, beste bat egon zen arren, Arandako kondearen errolda, honen fidagarritasuna txikiagoa izan zen arren.

Erresumako probintzia eta mugape ezberdinetako intendenteei bidalitako galdera sortan oinarrituz egin zen, intendenteei, euren guneetako biztanleria zehazteko exijitzen zitzaielarik. Oinarri horren arabera, 1786an, herri ezberdinetako alkateei, euren ardurapean zeuden biztanle guztien baldintza pertsonalak (sexua, adina, egoera zibila...) zehazteko eskatu zitzaien, familia unitatearen egoera ekonomikoa eta egoera zibilari buruzko informazioa ere emanez.

Errolda, Madrilgo Errege Inprentak argitaratu zuen 1787an, ondoren, 1789an hedatua izateko.

Floridablancaren erroldaren datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroldak, herrialde guztian, 10.268.110 biztanleko biztanleria adierazi zuen, eta 22,7 biztanle kilometro karratuko batez besteko dentsitatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]