Gautena
Gautena | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1978 |
webgune ofiziala |
Gautena, Gipuzkoako Autismo Elkartea, autismoa duten pertsonen familien Gipuzkoako elkartea da. Espainiako Confederación Autismo España sarean dago integratua.
1978 urtean sortu zen eta geroztik familia horiei berariazko zerbitzuak eskaini eta ikerketan eta gizartean gaiarekiko sentsibilizazioa sortzeko komunikazioan jarduten du.[1] Haien aktibitateen artean gela iraunkorren proiektua dago. Gela iraunkorrak eskola arruntetan kokatuta dauden ikasgelak dira non autismoa duten haurrek haientzat egokitutako irakaskuntza jasotzen duten.
Gizartera begira, kontzientzia eta sentsibilizazioa ekimen bezala Gautenaren baitatik Marea Urdina ekimena sortu zen 2018an. Mugimendu honen helburua da autismoa duten pertsonen inklusioa.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Historia» Gautena (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mareaurdina.org | Marea Urdina | País Vasco» Marea Urdina (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).