Gizakunde, Emakunde eta Orakunde

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizakunde, Emakunde eta Orakundea Euskal Herriko zenbait tokitan inauterien aurreko jai-egunak ziren. Gizakundea inauterien aurreko hirugarren ostegunean ospatzen zuten gizonek; Emakundea hurrengo ostegunean ospatzen zuten emakumeek soilik eta azkenik, inauterien aurreko ostegunean, ostegun gizen ere deitzen den horretan alegia, Orakundea ospatzen zuten guztiek batera.

Arizkun eta Erratzuko gizakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jantziloren epaiketa, 2023an, eta ondorengo dantza. Gizakundean parte hartu duten pertsonaia nagusiak ikus daitezke.

Baztango Arizkunen eta Erratzun inauterien aurreko hirugarren larunbatean ospatzen da gizakundea, baina ez dago gizonezkoei mugatuta. Erratzuko Kultur Elkarteak eta Jo ala Jok antolatuta ospatzen da. Normalean Arizkunen biltzen dira eta bertan mozorrotzen dira, arratsaldez. Eguzkia sartze aldera, Erratzu aldera egiten dute kalejira. Sagar dantzariak, txistulariak, Gallartako joaldunak, Jantzilo, Hartza eta mozorro segizioa osatzen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak egin ohi dira. Gaua heldu orduko, Erratzuko plazan Jantzilo epaitu eta erretzen dute[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. dantzancom. «Gizakundea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]