Glukogenesi
Glukogenesia glukogenoa sintetizatzen duen bide anabolikoa da, glukosatik abiatuta. Gibelean burutzen da, eta hein txikiago batean baita giharretan ere.
Glukogenoa sortzeko glukosa fosforilatu egin behar da lehen. Horrela, glukosa-6 fosfatoa da glukogenoaren aitzindaria.
Glukogenesiaren ekuazioa honako hau da:
- n C6H12O6 (glukosa) → (C6H10O5)n (glukogeno) + (n-1) H2O
Intsulina hormonak glukogenesia bultzatzen du, odolean dagoen glukosa kopurua jaitsiz. Glukagoi izeneko hormonak, berriz, glukogenesia inhibitzen du, odoleko glukosa kontzentrazioa handituz. Adrenalinak ere glukagonek duen efektu berdina du.