Gorka Esteban Tercilla, pilota arloan Gorka izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1990ekoekainaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin lehenik (2010-2017) eta Asegarcerekin gero (2017-2018).[1] Profesional bilakatu baino lehen, 2008an, 22 urtez beherakoen mailan munduko txapeldun izan zen.[2] 2015ean, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, finalean Erik Jaka 22-18 mendean hartuta.[3] Gorkaren anaia Víctor ere esku huskako pilotari profesionala da, 2013az geroztik.