Gotzon Aulestia
Gotzon Aulestia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1940ko maiatzaren 27a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2003ko martxoaren 14a (62 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Gotzon Aulestia Txakartegi (Ondarroa, Bizkaia, 1940ko maiatzaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 2003ko martxoaren 14a) musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria izan zen. Humanitate eta Filosofia ikasketak egin zituen Donostian, eta Teologia ikasketak Granadan. Donostiako Kontserbatorioan Piano, Harmonia, Kontrapuntu, Fuga eta Konposizio ikasketak egin zituen Escudero maisuaren eskutik. Kontserbatorio horretan bertan jardun zuen Konposizio eta Harmonia irakasle, eta 1983. urteaz gero bertan sortutako Laborategi Elektroakustikoko zuzendaria izan zen. 1983-1993 bitartean Artzain Onaren katedraleko organista izan zen. Abesbatza zuzendari ere aritu izan da, eta jaso zituen sarien artean aipagarria da Tolosako Abesbatza Lehiaketaren lehen saria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.