Graciela Rodo Boulanger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Graciela Rodo Boulanger

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaLa Paz1935eko otsailaren 16a (89 urte)
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkartelgilea eta margolaria
Graciela Rodo Boulangerren sinadura

Graciela Rodo Boulanger (La Paz, Bolivia, 1935eko otsailaren 16a) Boliviako margolari eta grabatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graciela Rodo Boulangerri oso laster eragin zioten pinturarekiko eta musikarekiko maitasuna bere amak, kontzertuko piano-jolea bera, eta aitak, artea ezagutzen zuen negozio-gizona. Haurtzarotik ikasi izan du musika eta artea, eta pianoko lehen kontzertua 15 urterekin eman zuen; Vienan eta Salzburgon egin zituen lehen arte-erakusketak, 18 urterekin. Litografia-ikastaroak egin zituen Juan Rimsarekin, eta, gero, Vienako Arte Ederren Akademian[1] ikasi zuen. 22 urterekin, erabat mrgolari bilakatu zen.[2]

1960an, Hego Amerikako lehen xilografia-lehiaketan saritu zituztenen artean dago.[2]

Graciela Rodo Boulanger Parisera joan zen 1961ean. Han, akuaforte teknikarekin egindako grabatua eta printmaking-a ikasi zituen René Carcan-ekin, Johnny Friedlaenderren agindupean, 1968 arte.[3][2] Bere lana Estatu Batuetan 1966an erakutsi zuten lehen aldiz.[2]

1979an, UNICEFek Haurtzaroaren Nazioarteko Urteko afitxa egiteko artista ofizial izendatu zuen. Bere tapizetako bi Nazio Batuen Batzar Nagusiaren[3] sarreran daude.[2] 1986an, New Yorkeko Metropolitan Operak kartel bat eskatu zion Mozarten Txirula sorgindua obrarako; haren pinturak Lincoln Centerreko arte-galeriak erakutsi zituen.[2] 1993an, Nazio Batuen Erakundeko Elkarteen Munduko Federazioak bere pinturetako bat aukeratu zuen galzorian zeuden espezieen zigilu eta edizio mugatu bat irudikatzeko.[2]

2005ean, Graciela Rodo Boulangerrek Paris utzi eta Boliviara joan zen bizitzera.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graciela Rodo Boulanger ezaguna da aurpegi biribilak dituzten eta eguneroko jardueretan diharduten haurren pintura estilizatuengatik. Hondoak testurizatuak dira, eta batzuetan sendoak kolore primarioetan.[3]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1953: Bakarkako lehen erakusketa Vienan[3]
  • 1956: Salon Murilloko pinturako bigarren saria Gens du cirque [1] lanagatik
  • 1983: egindako lanaren atzera begirakoa, Washingtongo[3] Latinoamerikako Arte Modernoaren Museoan
  • 2012: erakusketa, San Frantziskoko (Kalifornia) Four Forty Four galerian[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]