Grafito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula de mineralGrafitoa
Ezaugarri orokorrak
KategoriaJatorrizko minerala
FormulaKarbonoa, C
Dana sailkapena1.3.6.2
Nickel-Strunz sailkapena1.CB.05a
Sistema kristalinohexagonala (6/m 2/m 2/m)
Talde espazialspace group P6₃/mmc (en) Itzuli
Masa molarra12 Da
Eponimoaidatzi
Identifikazioa
Koloreabeltzetik altzairu kolorera
Esfoliazioaperfektua norabide batean
Gogortasuna
Mohs eskalan
1-2
Distirametalikoa, lurraren antzekoa
Errefrakzio indizeaopakua
Pleokroismoaez
Marrabeltza
Dentsitate erlatiboa2,16

Grafitoa karbono puruaren forma kristaldua da. Karbonoaren era alotropiko bat da. Hexagonala da eta kolore beltzaxka eta distira metalikoa du. Eroale ona da, tenperatura handia jasateko gaitasuna du, eta azidoek ez dute desegiten.

Izadian aurki daiteke (sedimentu harrietan batez ere) baina laborategian ere prestatzen da labe elektriko batean antrazita berotuta.

Erabilera asko ditu industrian, eroale eta labaingarritarako, adibidez (azken honetarako olioekin nahastuz). Margo beltzak, arkatzak eta elektrodoak egiteko, eta beste hainbat gauzatarako ere erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun 10 material (ekai) arruntak aztertzen dira liburuan (2022)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. M. Miodownik. Itzultzailea: J. R. Etxebarria. UEU - CIC Nanogune 2022 (250 or.). Grafitoari buruzkoa da 4. kapitulua: "Apurtezina".

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.