Edukira joan

Haldaten aparatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haldaten aparatua Charles de Haldat du Lys fisikari frantsesak asmaturiko tresna da, ontzi baten hondoaren gainean isurkari batek egiten duen presioa, isurkari horren dentsitatearen eta garaieraren araberakoa, eta ez ontziaren formaren araberakoa dela frogatzeko balio duena.

90 graduko angeluan bi aldiz tolesturiko hodi ireki bat da, adar bat bestea baino luzeagoa dela; hodi tolestuan merkurioa jartzen da. Adar luzean forma eta neurri ezberdinetako ontziak ezar daitezke, betiere hondo berdina dutenak, urez edo beste edozein isurkariz maila berdineraino betetzen dira. Hodiaren beste adarrean merkurioa beti altuera berera igotzen dela egiaztatzen da, ezarritako ontziaren neurria eta forma edozein direla ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]