Hebreerazko literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hebreerazko literatura edo hebrear literatura hebreeraz idatzitako antzinako, Erdi Aroko eta gaur egungo idazkiek osatzen dute. Juduen literaturaren forma nagusietako bat da, nahiz eta juduak ez diren batzuek hebreeraz idatzitako literatura ere idatzi duten.[1]

Antzinako idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblia hebrearra "Tanakh" gisa ezagutzen da judaismoan, eta TNK (תַּנַ"ךְ) akronimoaren bokalizazioa da: Torá ("Irakaskuntzak"), Nevi'im ("Profetak") eta Ketuvim ("Idatziak") biltzen dituelako. Kristautasunean, Itun Zaharra esaten zaiona litzateke hori. Biblia ez da literatura monolitikoko pieza bakarra, hiru atal horietako bakoitzak, aldi berean, hainbat autorek une desberdinetan idatzitako liburuak baititu.[2] Bibliako liburu guztiak ez dira hertsiki erlijiosoak naturan; esate baterako, Abestirik ederrena maitasun-poema bat da eta, Esterren Luburuan ere, ez da esplizituki aipatzen Jainkoa.[3]

Tora izendatzeko beste modu bat da Pentateukoa da, eta horrela deitzen zaio bost liburu dituelako: Genesia edo Hasiera, Exodo edo Irteera, Zenbakiak, Lebitarrena eta Deuteronomioa. Judaismoaren eta samaritanismoaren idazketa nagusia da, erlijio horietan idazketarik sakratuena bezala ohoratua. Batzuetan, "Moisesen bost liburuak" ere esaten zaie; izan ere, tradizio juduaren arabera, Tora, jainkoz inspiratutako testu gisa, Jainkoak berak eman zion Moisesi Egiptoko israeldarren exodoan, Sinai mendian, Israelgo erlijioaren eraketan gertaera sortzaile gisa irudikatzen baita. Exodoa bera eta Agindutako Lurralderako bidaia eztabaidatzeaz gain, Pentateukoak gizateriaren eta antzinako israeldarren jatorria bezalako gaiak argitzen ditu.

Biblia hebrearen Nevi'im atalak bi azpizatiketa ditu: profeta zaharrak (Nevi'im Rishonim) eta bigarren profetak (Nevi'im Aharonim). Lehen azpizatiketak asko hitz egiten du israeldarren historiaz, Moises hil ondoren, Agindutako Lurrera iritsi ondoren, eta erresumaren historiaz, K.a. 586. urtean Neo-Babiloniar Inperioak Jerusalem setiatu zueneraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elad, Ami. (2013). Modern Palestinian literature and culture. .
  2. ISBN 978-0-19-285343-1..
  3. Txantiloi:Cite magazine

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]