Hegoaldeko Frantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoaldeko Frantzia
Motaeskualde geografiko
Geografia

Frantziako hegoaldea (frantsesez: Midi de la France edo le Midi; okzitanieraz: Miègjorn) herrialdeko hegoaldeko eskualdea da. Muga zehaztugabeko eremu honek Okzitaniako eskualde linguistikoko lurraldeekin bat egiteko joera du, hauen inguruak zehatzagoak baitira. "Midiko doinua" (Frantziako alde horretako biztanleen doinu multzoa izendatzen duen esamoldea), eskualdearen arabera, okzitanierazko doinu bat, katalanezko doinu bat eta euskal doinu bat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, Frantziako hegoaldea Arroxela hiritik aurrera hasten dela uste dute, Clermont-Ferrand eta Lyon artean irudizko lerro bat eginez. Badaude bertsio murriztaileagoak eta hauek hasiera hegoalderago kokatzen dute: Valence hirian hain zuzen ere. Valenceri, 45º paraleloan kokatua, "Midiko atea" diote. Era berean, Brive-la-Gaillarde hiriari, baita 45º paraleloan ere baina mendebalderago dagoena, "Midiko arkupea" diote.

Bi zati nagusi ditu:

2015etik aurrera, honako eskualde hauek osatzen dute eskualdea: Akitania Berria hego-mendebaldean, Okzitania hegoaldean, Auvernia-Rodano-Alpeak mendebaldean eta Proventza-Alpeak-Kosta Urdina hego-ekialdean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]