Holloway papar-orratza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Holloway papar-orratza
domina
Fabrikazioa
FabrikatzaileaToye, Kenning & Spencer (en) Itzuli
Historia
Sorrera1909

Holloway papar-orratza Women's Social and Political Unionek (WPSU) eskaini zien Hollowayko kartzelan espetxeratu zituzten emakumeei, sufragismoaren aldeko ekintzailetzagatik. "Portcullis badge", "Holloway Pridon brooch" eta "Victoria Cross of the Union" ere esaten zaio.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Violet Ann Bland eta Holloway Broochen gose-grebaren domina

1902tik aurrera, Hollowayko espetxea soilik emakumeentzako espetxea izan zen Londresen (Ingalaterra).[2] XX. mendearen hasieran, sufragista asko sartu zituzten kartzelan, beren ekintzak militanteagoak bihurtu ahala, emakumeek zigor-epai gogorragoak jaso baitzituzten. Kartzelan zeudela ere, emakumeek protestak egiten jarraitu zuten, eta, azkenean, gose-grebak egin zituzten, "preso politiko" izendatuak izan zitezen eskatzeko.[3]

Holloway papar-orratza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holloway papar-orratza Sylvia Pankhurstek diseinatu zuen. Zilarrez egina, Erresuma Batuko Legebiltzarraren sinboloa den portcullis-a eta kartzela uniformeekin lotzen den broad arrow (gezi zabala) irudikatzen ditu, purpura, zuri eta berde koloreko esmaltearen gainean.[4] Hollowaytik irtetean ematen zitzaien papar-orratza sufragistei. Haren tamaina hazbete bider 3/4 hazbete da.[5] Toye & Co Londonek egiten zituen.[6]

1909ko apirilaren 29an banatu zituzten lehen papar-orratzak, WSPUk Royal Albert Hallen antolatutako mitin batean.[7][8] Lehenbiziko papar-orratzak Christabel Pankhurstek eta Emmeline Pankhurstek, Annie Kenneyk eta Emmeline Pethick-Lawrencek aurkeztu zituzten.[9]

Hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]