Hubert Robert
Hubert Robert | |
---|---|
(1788) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1733ko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1808ko apirilaren 15a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Auteuil Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Nafarroako Ikastetxea (1745 - 1751) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | René-Michel Slodtz (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eduki-editorea, margolaria, marrazkilaria eta arkitektoa |
Lantokia(k) | Paris Paris Paris eta Erroma |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Académie royale de peinture et de sculpture (en) |
Mugimendua | erromantizismoaurrekoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Hubert Robert (Paris, 1733ko maiatzaren 22a - Paris, 1808ko apirilaren 15a) frantses pintorea eta marrazkigilea izan zen. Italiara joan zen 1753an, eta Piranesi eta Pannini pintoreen lagun egin zen. Pintore italiarrei jarraituz, eraikuntzen hondakinak pintatu zituen. 1765ean, Frantziara itzuli zen, eta Parisko paisaiak pintatzeari ekin zion. Lan nagusiak: Gardeko zubia, Notre Dame zubiko etxeen suntsipena, Orangeko garaipen-arkua, Erromako Jupiterren tenplua, Eskulturak ikuiluan eta Dianaren tenpluaren barrunbea Nîmesen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hubert Robert |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |