Nahiz eta familian afiziorik ez izan eta pilotan ona izan, gaztetik hasi zen toreaketan. Lehenengo pausoak Laudion eta jaioterrian egin zituen. Nobillero moduan 2004ko irailaren 12an debutatu zuen Madrilen eta belarri bat lortu zuen. 2005eko abuztuaren 25ean, Bilboko Aste Nagusian, Vista Alegre zezen plazan toreatzaile bilakatu zen, "Afrodisíaco" izeneko zezen bat hiltzen eta El Juli ugazaita izanik. 2009ko maiatzaren 12an alternatiba berretsi zuen. Estilo klasikozko eta nortasun handikoa, ospetsu bilakatu zen bere lanbidean. 2017koekainaren 17an zezen batek harrapatuta hil zen, Aire-sur-l'Adour Okzitaniako herrian.[1][2]
↑(Gaztelaniaz)taurino, Revista de toros | Noticias toreros y corridas | Portal. «Un toro mata a Iván Fandiño en Aire Sur l´Adour»Revista de toros | Noticias toreros y corridas | Portal taurino(Noiz kontsultatua: 2017-06-17).