Ixabel Etxeberria Muxika
Ixabel Etxeberria Muxika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urruña, 1960 (63/64 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordele Montaigne Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Aurelia Arkotxa |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra, politikaria eta idazlea |
Ixabel Etxeberria Muxika (Urruña, Lapurdi, 1960) lapurtar ikerlaria, irakaslea, idazlea eta politikaria da. Euskal Antzerkigintzan doktorea da. 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen Euskal Herriaren Alde hautagaitzako presidentea izan zen.[1][2]
Doktorego-tesia aurkeztu zuen 2008an Aurelia Arkotxa-Scarica-ren zuzendaritzapean egin zuen Bordele III unibertsitatean (orain Bordele-Montaigne Unibersitatea deitzen da). Tesi-lanean Piarres Larzabalen antzerkigintza aztertu zuen ("Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak").[3]
Euskal Herriari loturiko emakume ahaltsuen bila ari zela egin zuen topo Nafarroako azken-aurreko erreginarekin. Haren alaba Joana Albreten biografia landu zuen. 2023an Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) biografia eman zuen Euskaltzaindiarekin.[4][5]
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Besteak beste, lan hauexek argitaratu ditu:[6]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549), (2023, Euskaltzaindia)[4]
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Piarres Larzabalen antzerkigintza (1950-1972) (2017, Euskaltzaindia, ISBN 9788494647727)
- Bestelakoak
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antzerkigintzari arnas berria ematen, (2015, EGA
- Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982 (2016, Euskaltzaindia)
- Larzabalen antzerkigintza, euskal identitatearen paradigmak (2015, Euskera)
- Euskal literatura ikusezina Iparraldean (2013, Hegats)
- Piarres Larzabal (1915-1988) eta antzerki identitarioa (2010, Oihenart)
- Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak Tesi doktorala (2008, UBM/BMU Bordele-Montaigne Unibertsitatea)
- 50eko hamarkadako antzertia Iparraldean. Hitzaldia. (2001, Uda Ikastaroak (UPV/EHU))
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal prentsan artikulu anitz plazaratu du.[7]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Euskal Herriaren Alde plataforma aurkeztu dute Europako bozetarako» Berria 2009ko apirilaren 18a (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 19a).
- ↑ Fernandez, Josu. (2012ko uztailaren 3a). «Ixabel Etxeberria. Irakaslea eta doktorea.» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 19a).
- ↑ Etxeberria Muxika, Ixabel. (2008). Piarres Larzabalen antzerkigintza 1950-1982: euskarazko antzerki identitarioaren paradigmak, eranskinak. Bordele-Montaigne Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- ↑ a b ««Errelato asko behar dira gaur mundua konprenitzeko»» Berria 2024-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ Ixabel Etxeberria: "Margarita erreginak erabili zuen antzerkigintza bere ideiak ezagutarazteko". (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ «Ixabel Etxeberria Muxika :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ixabel Etxeberria Muxika» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).