Izar finko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izar finko ( latinetik stellae fixae) zeruan geldi daudela diruditen izarrak dira. Eguzkia ez ezezik beste izar guztiak dira. Kultura askotan, izarrak zeruan dauden irudiak osatzen dutela uste izan da eta hauei konstelazio izena eman zaio.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Antzinaroan sortu zen. Orduan, astronomoek bi talde bereizi zituzten: izar finkoak (izarrak), mugitzen ez zirenak eta izar mugikorrak (planetak). Eguzkia eta ilargiari izar mugikorrak deitzen zieten batzuetan.

Klaudio Ptolomeok, II. mendean, izarren katalogo bat egin zuen. Bertan, 1022 izar finko daude, Alexandriatik ikusi daitezkeenak.

Izar finkoak mekanika klasikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Newton-en garaian izar finkoak erreferentzia sistema relatibotzat hartzen ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]