JO.LO.AR.
JO.LO.AR. | |
---|---|
pistola erdiautomatikoa | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Calixto Arrizabalaga e Hijos |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1924 |
Gatazka | Espainiako Gerra Zibila |
Ezaugarriak | |
Munizioa | .25 ACP (en) , .32 ACP (en) , .380 ACP (en) , 9×23mm Largo (en) eta .45 ACP (en) |
JO.LO.AR. euskal pistola semiautomatikoa da, J. Lopez de Arnaizek diseinatua. 1924tik aurrera Eibarren zegoen Calixto Arrizabalaga e Hijos enpresak ekoiztu zuen[1].
Kalibre askotan egin zuten, 6.35x16mm (.25 ACP), 7.65x17mm (.32 ACP), 9x17mm (.380 ACP), 9x23mm luze eta 11.43x23mm (.45 ACP) kartutxoak erabiliz.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
José López Arnaiz enpresariak 1919ko irailaren 12an bere asmakuntza patentatu zuen: pistola bati kanpotik gehitu ahal zitzaion palanka bat, esku bakarra zutenek tiro egin ahal izateko[1]. 1924an Arnaizek lortu zuen Calixto Arrizabalaga e Hijos enpresak bere sistema hartzea eta jada bazuten Sharp Shooter izeneko pistolari gehitzea. 1930ko hamarkadaren hasieran amaitu zen bere ekoizpena[1].
Erosleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Peruko Armadak ale asko erosi zituen, egokiak zirelako zaldi gainean tiro egiteko, esku bakarrarekin[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Pistola JO.LO.AR: el arma de los mancos - Arma corta» www.armas.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Armari buruzko informazioa