Joseba Díez Antxustegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Díez Antxustegi

Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2019ko ekainaren 15a - 2020ko otsailaren 11
Ana Isabel Oregi Bastarrika
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Bizitza
JaiotzaAraia1992ko urriaren 11 (31 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2010 - 2014) : gradu, zuzenbide
Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsua
(2014 - 2015) Abokatutza Masterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, futbol entrenatzailea eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deportivo Alavés2010 / 2011
 
Posizio edo espezialitateaatezaina
futbol atezaina
KidetzaArabako Abokatuen Elkarte Ohoretsua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Joseba Díez Antxustegi (Araia, Araba, 1992ko urriaren 11) arabar abokatu eta politikaria da.

2019. urtetik aurrera, Euzko Alderdi Jeltzaleko Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[1] Bere gaztaroan, Deportivo Alavés B futbol-taldeko atezain izan zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin EAJko kide bihurtua,[1] Zuzenbide Gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2010-2014). Ondoren, abokatutza masterra ikasi zuen Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuan. Abokatutza azterketa gainditu ondoren, abokatu titulua lortu zuen eta abokatu moduan lan egiten hasi zen.

2016. urtetik aurrera, eta hiru urtez, Gasteizko Udalaren zuzenbide-aholkularitzako aholkulari modura jardun du. 2019ko ekainaren 15etik aurrera, azkenik, EAJko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos talde parlamentarioko legebiltzarkide da.[3]

2012-2016. urteen artean, halaber, EGI Arabako Herrialde Batzarreko kide izan da.[3]

2016ko otsailetik aurrera, gainera, finantza-erakunde batean dihardu eta, bere denbora librean, Deportivo Alavés-eko talde jubenil bateko entrenatzaile da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b EAJ-PNV. «Joseba Díez - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
  2. «Joseba Díez - Ex-Deportivo Alavés B :: La Web del Fútbol Modesto ::» www.lapreferente.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  3. a b «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  4. Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Joseba Díez» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]