Josep Piqué
Josep Piqué i Camps (Vilanova i la Geltrú, Katalunia, 1955eko otsailaren 21a - Madril, 2023ko apirilaren 6a) politikaria izan zen, Espainiako Alderdi Popularrekoa. Ekonomia eta enpresa-zientzietako eta zuzenbideko lizentziaduna izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bartzelonako Unibertsitatean eskuratu zuen ekonomiako doktoregoa eta Sari Berezia eman zioten doktorego tesiarengatik. 1986tik 1988ra bitartean, Kataluniako Generalitateko Industriako zuzendari orokorra izan zen. Kargu hura utzi ondoren, administrazioko lanetatik aldenduta eman zituen zenbait urte, eta Ercros enpresako zuzendari izan zen 1992tik 1996ra.
1996an, Jose María Aznar lehendakariaren lehen agintaldian Espainiako Industria eta Energiako ministro izendatu zuten, gobernuko kide independente gisa. Kargu horretan, enpresa publikoen berrantolaketa eta zor publikoa murriztea izan zituen helburu nagusi. Hurrengo agintaldian, Espainiako Kanpo Arazoetako ministro izan zen 2000tik 2002ra, eta Zientzia eta Teknologiakoa 2002tik 2003ra. Bestalde, 2003ko irailetik 2007 uztailera Kataluniako Alderdi Popularreko (PPC) lehendakari izan zen.
Hainbat lan eman zituen argitara, gehienbat Espainiako eta Kataluniako ekonomia politikoaren ingurukoak.
2007ko azaroaren 12an Vueling Airlines airelineako presidente izendatu zuten eta karguan egon zen 2013ko abuztuaren 10ean dimisioa aurkeztu zuen arte[1].
2017ko abenduan ITP aeronautikako motor egilearen presidente izendatu zuten., Ricardo Marti Fluxa ordezkatuz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www.elmundo.es/elmundo/2013/08/10/economia/1376127197.html Piqué y otros seis consejeros abandonan Vueling tras la absorción de la aerolínea por IAG El Mundo egunkariko albistea.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1955eko jaiotzak
- 2023ko heriotzak
- Vilanovarrak
- Kataluniako Alderdi Popularreko politikariak
- Espainiako ministroak
- Kataluniako ekonomialariak
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Kataluniako Parlamentuko VIII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VII. legegintzaldiko diputatuak
- PPko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Madrilen hildakoak