Josephine Cecilia Diebitsch Peary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josephine Cecilia Diebitsch Peary

Bizitza
JaiotzaMaryland1863ko maiatzaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPortland1955eko abenduaren 19a (92 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Familia
Ezkontidea(k)Robert Peary
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta idazlea

Find a Grave: 81232339 Edit the value on Wikidata

Josephine Cecilia Diebitsch Peary (Maryland, AEB, 1863ko maiatzaren 22aPortland, AEB, 1955eko abenduaren 19a) estatubatuar esploratzailea, aitzindaria eta idazlea izan zen. Artikora espedizio bat egin zuen lehen emakumea izan zen.[1] Groenlandia uharte bat zela aurkitu zuen, eta ez penintsula bat, ordura arte uste bezala.[2]

Bere bizitza kontatzen duen filma “Nadie quiere la noche” da, Isabel Coixetek zuzendua, eta Juliette Binoche aktore frantziarrak interpretatu zuen Josephine Diebitschen esploratzailea.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maryland-en (AEB ) jaio zen. 1863ko maiatzaren 22an. Henry Diebitsch militar prusiarraren eta Magdalena Augusta Schmiden alaba zen. Marylandeko familia-etxe txiki batean bizi zen gurasoekin, Estatu Batuetako Gerra Zibilean suntsitu zuten arte. Hori zela eta, familiak Washingtonera (estatua) joan behar izan zuen. Josephine neba-ahizparekin hazi zen, Emil eta Marierekin.[4] Josephine Diebitschek Spencerian Business College izeneko negozio-eskola batean ikasi zuen, eta 1880an ikasle onena zelarik graduatu zen. Horren ondoren, Josephine Diebitschek kopiatzaile eta idazkari lanpostua lortu zuen Estatu Batuetako Barne Sailean, eta Smithsonian Institute-n, non aitak irakasle gisa jarduten zuen. Bere lanik ezagunenetako bat 1893ko My artic journal (Artikoaren egunerokoa) da, Artikora egindako espedizioan idatzi zuena (1891-1892). Lan horrek inuit kulturaren eta geografia artikoaren irudi erreala erakutsi zion munduari.[5] Josephine Peary ez zen bere senarraren (Robert Peary) laguntzaile hutsa izan Groenlandiako espedizioetan. Parte aktiboa eta parte-hartzailea izan zen bidaietan, dokumentazio-, ehiza- eta sukaldaritza-lanak egin zituen, eta, hala, bere balioa erakutsi zuen.[6] Senarra hil ondoren, Josephine Diebitsch Portland-en finkatu zen 1932an. Robert Peary hil ondoren Josephine Pearyk bizi izan zen denbora guztian, Iparburura edo Ipar polora iristeko egin zuen balentria defendatu behar izan zuen, eta askok zalantzan jarri zuten.[5] Josephine Peary 1955eko abenduaren 19an hil zen, 92 urte zituela. Haren gorpuzkiak Arlingtongo hilerrian daude, senarrarenekin batera.[7] Bere bizitza kontatzen duen filma bat egin zuen Isabel Coixetek zuzendari katalanak. Film horren izenburua “Nadie quiere la noche” da, non Juliette Binoche izan zen Josephine Diebitschen.[8]

Expedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josephine Cecilia Diebitsch Pearyren erretratua

Robert Peary-rekin izan zuen harremana nahiko emankorra izan zen, iparraldera egindako hainbat espediziotan lagundu baitzion. Robert senarraren lankide batzuen konfiantza falta gainditu behar izan zuen, ez baitzuten begi onez ikusten emakume batek hain leku gogorretara joatea. Hala ere, laster izan zuten bereganako konfiantza, ehizarako eta sukalderako zituen abileziak erakutsi baitzituen.[9] 1891n egin zuen lehen bidaia Groenlandiara senarrarekin batera. Zerbait historikoa izan zen, Artikora espedizio bat egin zuen lehen emakumea izan baitzen.[10] Espedizioak McCormick Bay badian eman zuen negua, Zirkulu polar artikoaren eta Ipar poloaren arteko erdibidean gutxi gorabehera.[10] Josephinek espedizio horretan izan zituen bizipenek osatu zuten Artikoaren egunerokoa izenez kaleratu zuen lehen lana. Lan berezia da, Artikoari buruzko narratiba gehienek bere 'babesgabeko' izaera nabarmentzen baitute. Hala ere, Josephine Diebtischen lanean beste tonu batekin deskribatzen du, esaterako,

«Hormek hitz egiteko aukera izango balute, Groenlandiako Iparraldeko Espedizioko kideek 1891tik 1892ra arte han egoteko izan zituzten ordu atseginetako batzuk kontatuko lizkiekete, baita hilabete askoko kontsolamendu erreala eta emakumeak duen zoriona ere; izan ere, emakuem batek etxea eta lagunak uzten dituenean, era guztietako nekeak jasateko prestatzeko esaten zaio...”»

Bere bigarren liburua: Elurretako haurtxoa

1893an liburua argitaratu zenean, Josephine Diebitsch Artikoan zegoen berriro, haurdun egon arren. Hain zuzen ere, Marie Ahnighito Peary alaba espedizioan jaio zen, zero azpitik hogeita hamar gradura, orduko prentsak “Elurretako haurtxoa” deitu zion. Izenburu horixe jarri zion 1901ean argitaratu zuen bigarren liburuari Snow baby (Elurretako haurtxoa).[11]

1897an beste espedizio bat egin zuen Artikora, ordukoan inuitekin bizitzeko eta lurralde horietan bizimodua ikasteko. Mende-aldaketarekin, Josephine Diebitschek espedizio berri bati ekitea erabaki zuen, aldi horretan senarrari laguntzeko, zeinak izoztuta egoteagatik oinetako zortzi hatz moztu zizkioten. Bidaiako Windmard ontziak, ordea, istripua izan zuen izozmendi edo iceberg batekin, eta negua Ellesmeren (Groenlandia) igaro behar izan zuen. Han albiste gogor bat jaso zuen, senarrak emakume inuit batekin harremanak zituela jakin baitzuen. Harekin bi seme-alaba ere izan zituen. Kolpe gogorra izan zen Josephine Diebitsch-entzat, baina ez zuen Robert uztea erabaki, eta esploratzailearen Allaka izeneko inuit emazte berriarekin bizi izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • My Arctic Journal (Artikoko egunerokoa) (1893) gaztelaniazko edizioa: Un año entre los hielos y los inuit (Urtebete izotzen eta inuiten artean). (La línea del horizonte ediciones), 2019,
  • The Snow Baby (1901)
  • Children of the North (Iparraldeko umea)(1903)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1955ean, National Geographic Societyk Lorpen Domina eman zion Josephine Diebitschi, espedizio artikoen munduan baldintzarik gabeko parte hartzeagatik.
  • Nadie quiere la noche” filman Isabel Coixet zuzendariak bere bizitza kontatu zuen, eta Juliette Binoche aktore frantziarrak interpretatu zuen Josephine Diebitschen esploratzailea.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ferrer Valero, Sandra. (2018). “La dama de la nieve, Josephine Peary”. Mujeres en la Historia. 1 de septiembre de 2018. Obtenido del sitio https://www.mujeresenlahistoria.com/2018/09/josephine-peary.html
  2. La exploradora secreta del polo Norte. 5 de julio de 2019.
  3. a b (Gaztelaniaz) Nadie quiere la noche (2015). (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  4. Pierce Erickson, Patricia. Marzo de 2009. Josephine Diebitsch Peary (1863–1955). Obtenido del sitio web https://web.archive.org/web/20200704045325/http://pubs.aina.ucalgary.ca/arctic/Arctic62-1-102.pdf Txantiloi:Wayback
  5. a b Pierce Erickson, Patricia. Marzo de 2009. Josephine Diebitsch Peary (1863–1955). Obtenido del sitio web https://web.archive.org/web/20200704045325/http://pubs.aina.ucalgary.ca/arctic/Arctic62-1-102.pdf Txantiloi:Wayback
  6. Ferrer Valero, Sandra. (2018). “La dama de la nieve, Josephine Peary”, Público, Nueva tribuna.es, 29.septiembre.2018. (Obtenido del sitio https://www.salyroca.es/articulo/lyfestyle/dama-nieve-josephine-peary/20180929110103005397.html)
  7. Pierce Erickson, Patricia. Marzo de 2009. Josephine Diebitsch Peary (1863–1955). Obtenido del sitio web https://web.archive.org/web/20200704045325/http://pubs.aina.ucalgary.ca/arctic/Arctic62-1-102.pdf Txantiloi:Wayback
  8. Atmosfera cine. (19 de Noviembre de 2015) Nadie quiere la noche, odisea en el Ártico. Obtenido del sitio web: https://elpais.com/cultura/2015/02/05/actualidad/1423168996_630623.html
  9. Mujeres viajeras. (5 de junio de 2015). Josephine Peary: La dama del polo norte. Obtenido del sitio https://www.mujeresviajeras.com/josephine-peary-polo-norte/ Txantiloi:Wayback
  10. a b Mujeres viajeras. (5 de junio de 2015). Josephine Peary: La dama del polo norte. Obtenido del sitio https://www.mujeresviajeras.com/josephine-peary-polo-norte/ Txantiloi:Wayback
  11. Abella, Ana. (27 de julio de 2017). La esposa y la amante inuit. Obtenido del sitio https://www.elperiodico.com/es/ocio-y-cultura/20151125/josephine-peary-pelicula-coixet-nadie-quiere-noche-4701975

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]